Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Abel Azconak 'Amen' saldu du, eta jasotako dirua bi GKEri emango die

Kultura

Iruñea

Abel Azconak 'Amen' saldu du, eta jasotako dirua bi GKEri emango die

Agentziak | Erredakzioa

2015/12/16

Artelanak ika-mika handia eta kritika oldea eragin zuen. Artistak esan duenez, lortutako dirua ematea "zuzena" da "salatzeko asmoz egindako proiektua" delako, "ez dirua irabazteko".

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Abel Azcona artistak 'Amen' artelan polemikoa saldu egin du, 285.000 euroren truke, eta jasotako dirua haurrak babesten dituzten bi GKEri emango die, Twitter kontuan gaur goizean iragarri duenez. GKEetako batek, hain zuzen, "elizaren altzoan" egindako abusuen biktimak babesten ditu.

Artelana bi argazkik osatzen dute; irudiotan hostiekin egindako "pederastia" hitza irakur daiteke. Izan ere, artistak Iruñean eta Madrilen ospatutako 242 mezatan jasotako hostiekin egin du lana.

Azconaren arabera, "performer-ek egindako lan bikainari esker" saldu ahal izan dute 'Amen'. Gainera, argitu duenez, lortutako dirua ematea "zuzena" da "salatzeko asmoz egindako proiektua" delako, "ez dirua irabazteko".

'Desenterrados' erakusketaren parte da 'Amen'. Aurreko azaroan inauguratu egin zuten erakusketa eta zenbait talde katolikoren eta, esaterako, UPN alderdiaren protestak ekarri ditu.

Gaienera, Gotzaindegiak Katedralean "irain-ordeko" meza egitea eragin zuen Abel Azcona iruindarraren lanak. Bertan, artzapezpikuak Eukaristiaren "profanazioa" eta "sakrilegio larria" gogor" gaitzetsi zuen.

Horrez gain, asteartean arrosarioa izaten da, erakusketa aretoaren aurrean, eta "maslibres.org" plataformak sinadura bilketa abiatu zuen Fiskaltzak ofizioz jardun zezan, ustez, erlijio-askatasunaren aurkako delitua egin zuelako.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena