cerrar buscador

EITB euskal zinemarekin bat

Maixabel

Maixabel

  • Estreinaldi eguna:

    • 2021/09/27
  • Zuzendaria:

    • Icíar Bollaín
  • Ekoiztetxea:

    • Kowalski Films
  • Generoa:

    • Fikzioa
  • Castinga:

    • Blanca Portillo,
    • Luis Tosar,
    • Bruno Sevilla,
    • Urko Olazabal,
    • María Cerezuela

Sinopsia:

Maixabel Lasak 2000. urtean Juan Maria Jauregui senarra galdu zuen, ETAk hil baitzuen. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso du: Arabako Langraiz Okako kartzelan dagoen hiltzaileetako batek berarekin hizketaldia izatea eskatu du, talde terroristarekin zuen harremana hautsi ostean. Zalantzak zalantza, eta min handia sentitu arren, Maixabel Lasak onartu egiten du aurrez aurre topo egitea hamasei urte zituenetik bere laguna izan zena odol hotzean hil zuten pertsonekin.

Trailerra:

kultura

- Zinemaldian estreinatuko dute

2:10

''Maixabel'' pelikularen trailerra

Iciar Bollainek Maixabel Lasaren bizipenetan oinarrituta zuzendu duen filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta irailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.

1 / 1
'Maixabel' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, La Noche De… saioan

'Maixabel' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

Icíar Bollaín zinemagileak zuzenduta, Maixabel Lasaren bizitza eta haren senarra hil zuten ETAko kideekin egindako topaketak ditu filmak oinarri. EITBren parte hartzea du lanak eta hiru Goya sari eskuratu zituen 2022an.
Zine aretoen elkarteak 'Maixabel'en arrakastari segida eman dio EZAE Saria eskainita

Zine aretoen elkarteak 'Maixabel'en arrakastari segida eman dio EZAE Saria eskainita

Iciar Bollainen pelikulak euskal zinemari egindako ekarpena saritu du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak, Zinemaldian egindako sari banaketan.
'Maixabel' filma hautagaia da Europako Zinemaren Sarietako bost kategoriatan

'Maixabel' filma hautagaia da Europako Zinemaren Sarietako bost kategoriatan

EITBren parte-hartzea izan duen filma hurrengo kategoriatan aukeratu dute: film onenaren saria, zuzendari onenaren saria, gidoi onenaren saria eta gizonezko eta emakumezko aktore onenaren saria.
Urko Olazabal hunkitu egin da Goya saria jaso zueneko irudiak lehen aldiz ikustean

Urko Olazabal hunkitu egin da Goya saria jaso zueneko irudiak lehen aldiz ikustean

Urko Olazabal aktore bilbotarra hunkitu egin da Goya saria jaso zueneko irudiak lehen aldiz ikusi dituenean; orain arte ez du irudirik ikusi eta, dioenez, lurreratu gabe dago oraindik. Antzeztaldeko aktore onenaren Goya saria irabazi du 'Maixabel' filmagatik.

Urko Olazabal: ''Mahai gainean badauzkagu zenbait proiektu, eta hori da benetako saria''

Urko Olazabal: ''Mahai gainean badauzkagu zenbait proiektu, eta hori da benetako saria''

Urko Olazabalek antzeztaldeko aktore onenaren Goya saria irabazi du 'Maixabel' filmagatik. Orduan bizitakoak kontatu ditu "Biba Zuek!" saioan, eta bere ibilbideaz eta proiektuez aritu da. Bestalde, Bizie Bilboko zine-interpretazio eskolan egiten duten lanaz ere hitz egin du.

Urko Olazabal: ''Goya saria Bizie interpretazio zentroan egongo da''

Urko Olazabal: ''Goya saria Bizie interpretazio zentroan egongo da''

Urkok berak sortu zuen eskola eta bere ustez, saria han ikustea motibagarria izango da ikasleentzat. Bi hamarkada inguru daramatza Urko Olazabalek aktore lanetan eta bide hori zenbaitetan malkartsua dela ederki daki.

Olazabal: Beste gauza askoren artean lanerako proiektuak ekarri dizkit Maixabelek, orain aukeratu behar

Olazabal: "Beste gauza askoren artean lanerako proiektuak ekarri dizkit Maixabelek, orain aukeratu behar"

Urko Olazabalek Goya Sarietan bigarren aktoreei emandako saria eskuratu du Maixabel filman etakidearen paperean egindako lanagatik. Aurrera begira pertsonaia berriak jokatzea nahiko luke aktore bilbotarrak, akziozko film batean parte hartu esate baterako. Hala aitortu digu Valentzatik bertatik.
Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik

Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik

'Maixabel' filmaren arrakasta Blanca Portillok eskuratu duen emakumezko aktore onenaren sariarekin borobildu da. Kiko de la Rica bilbotarra eta Jorge Guerricaechevarria ere saritu dituzte.
Gau ahaztezina bizi izan zuen ‘Maixabel’en lantaldeak Goya sarien galan

Gau ahaztezina bizi izan zuen ‘Maixabel’en lantaldeak Goya sarien galan

Maixabel Lasa eta Maria Jauregi izan ziren eskertzetan agertu ziren izen nagusiak.
'Maixabel'ek hiru Goya sari eraman zituen Valentzian egindako galan

'Maixabel'ek hiru Goya sari eraman zituen Valentzian egindako galan

Maria Cerezuelaren (emakumezko aktore berri onena), Urko Olazabalen (bigarren mailako gizonezko aktore onena) eta Blanca Portilloren (emakumezko aktore onena) lanak saritu zituen Espainiako Zine Akademiak.
Euskal zinema, Valentziara begira

Euskal zinema, Valentziara begira

Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak banatuko ditu larunbatean, otsailak 12, Mediterraneoaren ertzeko hiriko Les Arts espazioan. "Maixabel" euskal ekoizpena, esaterako, hamalau sailetan dago izendatuta.
Urko Olazabal: Bizitza osoko lanari dagokion saria da izendapena niretzat

Urko Olazabal: "Bizitza osoko lanari dagokion saria da izendapena niretzat"

Urko Olazabal aktoreak "Maixabel" pelikulan egin duen interpretazio bikaina ez da oharkabean pasatu Espainiako Zinema Akademiako kideentzat ere, eta larunbatean Valentzian banatuko dituzten Goya sarietarako izendatuta dago bilbotarra.
María Cerezuela: 'Maria Jauregi da nire familiaren ondoren bizitzaren inguruko irakatsi handiena eman didana'

María Cerezuela: 'Maria Jauregi da nire familiaren ondoren bizitzaren inguruko irakatsi handiena eman didana'

Euskal aktorea emakumezko aktore berri onenaren Goya sarirako izendatu dute, "Maixabel" pelikulan Maria Jauregi gorpuzteko egindako lanagatik.
'Maixabel' filmak Goya Sarietarako 14 izendapen lortu ditu, kategoria gorenekoak barne

'Maixabel' filmak Goya Sarietarako 14 izendapen lortu ditu, kategoria gorenekoak barne

Iciar Bollainen filmak EITBren parte-hartzea izan du. Emakumezko eta gizonezko aktore protagonista onenen, zuzendari onenaren, gidoi onenaren eta soinu banda onenaren sariak irabazteko hautagai da, besteak beste. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 12an izango da.
Koldo Zuazua, 'Maixabel'en ekoizlea: Pozik gaude sariarekin baina egia esan zerbait gehiago espero genuen

Koldo Zuazua, 'Maixabel'en ekoizlea: "Pozik gaude sariarekin baina egia esan zerbait gehiago espero genuen"

Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filmak, euskal film onenari ematen zaion Irizar saria eskuratu du Zinemaldian. Koldo Zuazua ekoizle lanetan ibili da film horretan, eta sariarekin pozik badaude ere, zerbait gehiago espero zutela aitortu du.
Maixabel filmeko lantaldearekin izan gara, euren egun handian

"Maixabel" filmeko lantaldearekin izan gara, euren egun handian

Zehazki, Iciar Bollain zinemagileak zuzendutako film luze honek (115 min.) Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu. ETAk hildako Juan Mari Jauregui euskal politikariaren alargunak atentatu horren erantzuleekin hitz egin zuen espetxean.

Iciar Bollain: Maixabelen historia sinesgaitza da ia, eta oso inspiragarria

Iciar Bollain: "Maixabelen historia sinesgaitza da ia, eta oso inspiragarria"

Iciar Bollainek "Maixabel" aurkeztu du Sail Ofizialean, Maixabel Lasaren, Juan Mari Jauregui ETAk hildako politikariaren alargunaren, eta senarraren hiltzaileen arteko elkarrizketei buruzko filma.
Maixabel filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan

"Maixabel" filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan

Filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, eta Irizar Saria lortzeko bederatzi hautagaietako bat da. Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu.
EITBk hamar bat euskal ekoizpenekin hartuko du parte 2021eko Zinemaldian

EITBk hamar bat euskal ekoizpenekin hartuko du parte 2021eko Zinemaldian

Tartean, 'Maixabel' pelikularekin, Sail Ofizialean lehiatuko dena. EITB Galan "Irabazi arte" gaztetxoentzako telesaila aurkeztuko da.
EITBren parte-hartzea duten filmak, webgune berri batean bilduta

EITBren parte-hartzea duten filmak, webgune berri batean bilduta

EITBk euskal zinemarekin duen konpromisoa erakusten duen 'EITB euskal zinemarekin bat' izeneko atari berezia sortu du. Bertan, azken bi urteetan EITBren parte hartzea izan duten film eta dokumentalei buruzko informazioa kontsultatu daiteke.
Maixabel filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

"Maixabel" filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

Donostiako Zinemaldiak iragarri duenez, Iciar Bollain zinemagileak Maixabel Lasaren bizipenen inguruan eraikitako pelikula Urrezko Maskorra irabazteko bidean izango da. Maixabel Lasa bera pozik eta eskertuta agertu da Iciar Bollainen eta lantaldearen lanarekin.

''Maixabel'' pelikularen trailerra

''Maixabel'' pelikularen trailerra

Iciar Bollainek Maixabel Lasaren bizipenetan oinarrituta zuzendu duen filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta irailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.

Maixabel filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

"Maixabel" filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

Donostiako zinema jaialdiak iragarri duenez, Iciar Bollain zinemagileak Maixabel Lasaren bizipenen inguruan eraikitako pelikula Urrezko Maskorra irabazteko bidean izango da.
Maixabel irailaren 24an estreinatuko da zinemetan

"Maixabel" irailaren 24an estreinatuko da zinemetan

Iciar Bollainen pelikulak Maixabel Lasaren, Juan Mari Jauregui ETAk 2000. urtean hildako politikariaren alargunaren, istorioa kontatzen du.  
Alberto Iglesiasek Euskadiko Orkestrarekin grabatu du ''Maixabel'' filmaren soinu banda

Alberto Iglesiasek Euskadiko Orkestrarekin grabatu du ''Maixabel'' filmaren soinu banda

Musikariak Iciar Bollainen 'Maixabel' filmaren soinu banda konposatu eta zuzendu du. Grabazioaren azken saioan egoteko aukera izan dugu.

Juan Mariren hilketan parte hartu zutenekin egin dudan bideak asko eman dit

"Juan Mariren hilketan parte hartu zutenekin egin dudan bideak asko eman dit"

Maixabel Lasa eta pelikulan Maixabel Lasarena egiten duten Blanca Portillo aktorea elkarrizketatu ditugu Aiako Harrian.
Blanca Portillo eta Maixabel Lasa, interpretea eta interpretatua, aurrez aurre

Blanca Portillo eta Maixabel Lasa, interpretea eta interpretatua, aurrez aurre

Maixabel Lasak eginiko bidea eredugarria dela uste du Blanca Portillok. Emozioak erabili ditu Portillok Maixabel Lasaren azalean sartzen ahalegintzeko.

''Maixabel'' filma grabatzen aritu dira Aiako Harrian

''Maixabel'' filma grabatzen aritu dira Aiako Harrian

Bideoa: "Maixabel" filma grabatzen ari dira gaur Aiako Harrian. Aiako Harriko parke naturalean filmatu dute gaur urtero Maixabel Lasak eta gertuko lagunek Juan Mari Jauregiri egiten dioten omenaldia.

Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta

Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta

Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
Maixabel Iciar Bollainen pelikula filmatzen hasi dira

"Maixabel" Iciar Bollainen pelikula filmatzen hasi dira

Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreen parte-hartzearekin, Maixabel Lasa Juan Maria Jauregui ETAk hildako politikariaren emazteak hiltzaileekin izan zituen elkarrizketei begiratuko die filmak.
Iciar Bollainen ''Maixabel'' filmean murgilduta dabil Asier Hormaza

Iciar Bollainen ''Maixabel'' filmean murgilduta dabil Asier Hormaza

 "Sisiforen papelak", "Angela, Iparragirreren bertso librea" eta "Mentiras cotidianas" antzezlanez aritu da Asier Hormaza. Maixabel Lasaren inguruko Iciar Bollainen proiektuan parte hartuko du ere.

1 / 1