cerrar buscador

Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
Kataluniako indar politikoak ezbaiko botoa, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran

Kataluniako indar politikoak ezbaiko botoa, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran

ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute

Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute

BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.

Bi langile zauritu dira, horietako bat larri, Bardean aerosorgailu bat lehertuta

29 urteko emakume batek lehen graduko erredurak ditu. Zauritutako beste langileak, 31 urteko gizonezko batek, lehen eta bigarren mailako erredura larriak ditu. Ezbeharra 16:25 aldera gertatu da.
Ertzaintzak barne-ikerketa bat ireki du ertzain batek gizon bati Irunen egindako erasoagatik

Ertzaintzak barne-ikerketa bat ireki du ertzain batek gizon bati Irunen egindako erasoagatik

Ertzaintzaren Barne Gaietarako Unitateak ikerketa bat ireki du Irungo agente baten portaera argitzeko, gizon bati aurpegian kolpe handi bat eman dion bideo bat sare sozialetan zabaldu ostean.

Israelek NBEn duen enbaxadoreak Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du

Israelek NBEn duen enbaxadoreak Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du

Israelgo enbaxadore Gilad Erdanek Nazio Batuen sorrera-gutuna birrindu du, esanez Palestinari estatu izaera emateak "Hamasen etorkizuneko estatu terroristari pribilegio guztiak ematearen" baliokidea dela.

Ismael eta Maria 'Athleticen ezkongai sevillarrak' Bilbon dira

Ismael eta Maria 'Athleticen ezkongai sevillarrak' Bilbon dira

Maria Zapata eta Ismael Centeno, Sevillako Kopako finaleko bikotea, Bilbora etorri dira eta larunbat honetan San Mamesera joango dira Athleticek Osasunaren aurka jokatuko duen partida ikustera.

Behin behinean aske gelditu da Barakaldon sexu abusuak egiteaz akusatutako futbol entrenatzailea

Behin behinean aske gelditu da Barakaldon sexu abusuak egiteaz akusatutako futbol entrenatzailea

Klubak kargutik kendu du entrenatzailea eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epailearen aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere.
Lau adingabek salatu dute Barakaldoko Pauldarrak taldeko entrenatzaile batek sexu abusuak egin dizkiela

Lau adingabek salatu dute Barakaldoko Pauldarrak taldeko entrenatzaile batek sexu abusuak egin dizkiela

Klubak kargutik kendu du entrenatzailea eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak. 14 eta 16 urte bitarteko lau neskatoek gaur deklaratu dute epailearen aurrean, baita ustezko erasotzaileak ere. Behin behinean aske utzi du epaileak, neurri kautelarrik gabe.
Gehiengo zabal batek, 143 estatuk, Palestina NBEn erabat integratzea eskatu du berriro

Gehiengo zabal batek, 143 estatuk, Palestina NBEn erabat integratzea eskatu du berriro

Hala ere, Segurtasun Kontseiluaren eskumena da erabakia. Israelgo Atzerri ministroaren hitzetan, bozketa "zentzugabea" da, eta "Hamaseko terroristentzat saria". Bere aldetik, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak pozik hartu du NBEk hartutako erabakia.
Palestinaren alde mobilizatzeko deia egin dute Hegoaldeko sindikatuek maiatzaren 17rako

Palestinaren alde mobilizatzeko deia egin dute Hegoaldeko sindikatuek maiatzaren 17rako

ELA, LAB, CC. OO., UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiruk "Gazako genozidioari amaiera emango dion berehalako su-eten iraunkorra" eskatu dute, eta datorren ostiralean lantokietan eta lau hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Iruñeko Udalak 30 milioi euro galdu dituela salatu dute, UPNk txosten bat ezkutatzearen ondorioz

Iruñeko Udalak "30 milioi euro galdu" dituela salatu dute, "UPNk txosten bat ezkutatzearen ondorioz"

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek salatu dute UPNko alkateek "iruzurra" egiten dietela herritarrei, eta "kaltea" Udalaren diru-sarrerei. Cristina Ibarrolak bere defentsan esan du ez duela txostenik ezkutatu, ez zegoela amaituta eta "zirriborroa" besterik ez zela.

Emakume batek eraso matxista bat salatu du Zornotzan

Bizkaiko udalerriko Udalak emakumeak larunbatean jasandako erasoa gaitzetsi du. Talde feministek horrelako ekintza matxistak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaur.
Lasarteko bi bizilagun hil dira Sorian izandako auto istripuan

Lasarteko bi bizilagun hil dira Sorian izandako auto istripuan

Lasarte bizi ziren 84 urteko emakume bat eta 90 urteko gizon bat hil dira gaur goizean Sorian, furgoi batek eta ibilgailu batek aurrez aurre talka egin ostean. Hildako gizona soriarra zen eta emakumea burgoskoa.

Ertzaintzaren Barne Arazoetako Unitatea Irunen agente batek gizon bati egindako erasoa ikertzen ari da

Ertzaintzaren Barne Arazoetako Unitatea Irunen agente batek gizon bati egindako erasoa ikertzen ari da

Sare sozialetan zabaldutako bideo batek erakusten duenez, ertzain batek kolpe bat ematen dio aurpegian gizon bati, eta, ondoren, lurrera erortzen da. Irudiak iazko udan grabatu ziren, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Eurovision 2024: Israelen boikota, jaialdiaren erreakzioa eta mundu mailako kondena

Eurovision 2024: Israelen boikota, jaialdiaren erreakzioa eta mundu mailako kondena

Israelek 2024ko Eurovisionen parte hartuko du, aurtengo ediziorako aurkeztutako hirugarren proposamenarekin. Jaialdia antolatzen duen erakundeak bi aldiz bota du atzera Israelen hautagaitza, letren kutsu politikoa tarteko.
UNRWAk Jerusalem ekialdeko egoitza itxi du israeldarrek su eman ondoren

UNRWAk Jerusalem ekialdeko egoitza itxi du israeldarrek su eman ondoren

Erasoa UNRWAko langileak eta NBEko beste agentzia batzuk eraikinean zeuden bitartean gertatu da. Halere, ez da biktimarik izan, baina suaren ondorioz kalte handiak izan dira kanpoaldean.

84 eta 90 urteko Lasarte-Oriako bi bizilagun hil dira Sorian, trafiko istripuan

84 eta 90 urteko Lasarte-Oriako bi bizilagun hil dira Sorian, trafiko istripuan

Zendutakoak, emakume bat eta gizon bat, auto batean zihoazen eta aurrez aurre jo dute furgoneta batekin SO-20 errepidean. Beste lau pertsona zauritu dira ezbeharrean.
Iñaki Alonso: ''Gardentasun osoz jardungo du taldeak, gurasoei daukagun informazio guztia emanda''

Iñaki Alonso: ''Gardentasun osoz jardungo du taldeak, gurasoei daukagun informazio guztia emanda''

Haurren babeserako taldeko arduradun Iñaki Alonsok adierazi du neskatoak direla lehentasun nagusia, eta klubak hasierako momentutik agertu diela babesa.

Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon

Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon

Hiriburuan 34,6 gradutara iritsi dira. Yucatan penintsulan ere errekorrak hausten ari dira 45 gradu ingururekin. Bero zakar hauek lehorte baten ondoren iritsi dira eta herrialdeko hainbat gunetan ura ere falta dute.

Gizon bat absolbitu dute Gipuzkoan, neska-lagun ohiak bortxatu eta haurdun uzteagatik

Epailearen ustez, "gabeziak, kontraesanak eta txikitasuna" daude emakumearen testigantzan.
Amaia Arregi Romarate & Amaia Arregi Egibar: Arregi gara gu, ez Agirre

Amaia Arregi Romarate & Amaia Arregi Egibar:" Arregi gara gu, ez Agirre"

Punta-puntako emakumeak izatea lortu dute biek; Amaia Arregi Egibar, Orioko arraunlaria, goi mailako kirolaria izateaz gain, IDEKO Teknologia Zentroan ikertzaile-laguntzailea da, eta Amaia Arregi Romarate, aldiz, Bilboko Udaleko alkateordea eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia da.
Palestinari eskubide gehiago ematekotan da NBEren Batzar Orokorra, Segurtasun Kontseiluaren betoa jaso ostean

Palestinari eskubide gehiago ematekotan da NBEren Batzar Orokorra, Segurtasun Kontseiluaren betoa jaso ostean

Apirila amaieran, AEBk betoa ezarri zion eskubide osoko kide izateari. Orain, "eskubide eta pribilegio gehigarriak emateko" ebazpen bat bozkatuko dute Batzar Nagusian. Onartuko balitz, salbuespena litzateke Palestina, aitortza berezidun estatu behatzailea.
Bertan behera utzi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako elkartasun kanpaldiak

Bertan behera utzi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako elkartasun kanpaldiak

Aurrerantzean Palestinaren alde ze ekintza egingo dituzten erabakitzen ari dira, azterketa garairako beste mobilizazio bide bat nahiago dutelako.
Xabier Lizaso: Musika ikastea gasolina da garunarentzat

Xabier Lizaso: "Musika ikastea gasolina da garunarentzat"

Musika entzuteak edo ikasteak egundoko mesedea egiten du estresa, mina, blokeo emozionala, tristura eta garunaren nekea dagoenean. Hala baieztatu dute mundu mailan egindako ikerketa ezberdinek. Garunarentat jarduera eraginkorrenetakoa dela frogatu dute Lizaso bezala horretan lan egiten dutenek.
Sukalde komunitarioa: Herreran jubilatu etxean prestatutako 250 errazio banatzen dituzte astelehenero etxerako

Sukalde komunitarioa: Herreran jubilatu etxean prestatutako 250 errazio banatzen dituzte astelehenero etxerako

Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.
47 urteko gizon bat hil da Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela, 35 metrotik behera jausita

47 urteko gizon bat hil da Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela, 35 metrotik behera jausita

Zendutakoa Donostian bizi zen, baina sortzez Madrilgoa zen. Siako arroilan (Huesca) rappela ari zen egiten atzo, argitu gabeko arrazoiak tarteko erorikoa izan izan zuenean.
Nekazaritza sektorearen protesta 100 traktore ingururekin Iruñako erdigunetik

Nekazaritza sektorearen protesta 100 traktore ingururekin Iruñako erdigunetik

Nafarroako abeltzain eta nekazarien 6F plataformak traktoreen mobilizazioa deitu du ostiral honetarako Iruñean, "lehen sektorearen arazoei ematen ari zaizkien irtenbide urriengatik" eta "jasotzen ari diren zigorrengatik" protesta egiteko.

Gasteizko Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du maiatzaren 25ean eta 26an

Gasteizko Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du maiatzaren 25ean eta 26an

Geldialdiak 332 langileri eragingo die, eta multinazionalak 180 tona pneumatiko gutxiako ekoitziko ditu.
Emisio Baxuko Eremuaren gakoak: zein ibilgailuri eragingo die Bilboko araudiak?

Emisio Baxuko Eremuaren gakoak: zein ibilgailuri eragingo die Bilboko araudiak?

50.000 biztanletik gorako udalek emisio gutxiko eremuak martxan jarri behar dituzte, kutsadura murrizte aldera. Bilbo izan da murrizketak indarrean noiz sartuko diren argitzen lehena.
Ekaitz giroa eta tenperatura epela, astebururako

Ekaitz giroa eta tenperatura epela, astebururako

Larunbat goizean eguzkia ikusteko aukera izango dugu, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du eta zaparradak botako ditu nonahi. Jaurlaritzak, abisu horia ezarriko du prezipitazio handiagatik. Maximoak jaisten joango dira asteburuak aurrera egin ahala, baina 20 °C-tik gora egongo dira.
Arroila jaitsiera egiten ari zen donostiar bat hil da Pirinioetan

Arroila jaitsiera egiten ari zen donostiar bat hil da Pirinioetan

35 metroko altueratik erori da 47 urteko donostiarra Sia arroilan rappel egiten ari zenean.

Israelek erasoak areagotu ditu Gazako Zerrendan

Israelek erasoak areagotu ditu Gazako Zerrendan

Israelgo Armadak Rafahko ekialdeari eraso dio eta Gazako Zeitun auzoko operazioei ekin die berriro.
Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina

Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina

Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
UNRWAren Jerusalem ekialdeko egoitza itxi dute, israeldar talde batek su eman ostean

UNRWAren Jerusalem ekialdeko egoitza itxi dute, israeldar talde batek su eman ostean

Azken egunetan Israelgo Armadak areagotu egin ditu Rafah hiriaren aurkako erasoak, eta, ondorioz, 110.000 pertsona baino gehiagok ihes egin dute bertatik.
Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?

Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte zozketak, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak osatze aldera.
Sabadellek BBVAri leporatu dio araudia urratzea eta datu osagabeak ematea bere eskaintzan

Sabadellek BBVAri leporatu dio araudia urratzea eta "datu osagabeak" ematea bere eskaintzan

Kataluniako banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordera jo du salatzeko BBVAk erosteko eskaintza oldarkorrean jasota ez zeuden xehetasunak prentsaurrekoan eman dituela, eta informazio falta horrek "merkatuari eragin" diezaiokeela.
Eskolak desdigitalizatu behar al ditugu? Liburu, arkatz eta koadernoetara itzuli direnen eredu eta arrazoiak

Eskolak desdigitalizatu behar al ditugu? Liburu, arkatz eta koadernoetara itzuli direnen eredu eta arrazoiak

PISA txostenetan irakurketa eta ulermenean ikasleek izandako beherakada zuzenean digitalizaziorekin lotu du Telmo Lazkano adituak. Klasean hamabi ataza zabalik izaten dituztela dio Esti Urizar Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendariak. Ikasleek aitortu dute klasean youtuben zer ikusi duten.
Albiste izango dira: Kanpaina amaiera Katalunian, E9ko hauteskundeetarako mahaien zozketa eta Gazako egoera

Albiste izango dira: Kanpaina amaiera Katalunian, E9ko hauteskundeetarako mahaien zozketa eta Gazako egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina

Fibromialgia, Euskadin 90.000 pertsonari eragiten dion gaixotasun ikusezina

Gorputz osoan mina eragiten duen eritasuna da fibromialgia, edozein adin tartetan ager daitekeena, eta batez ere emakumeek pairatzen dutena. Igandean Fibromialgiaren Eguna denez, aurreiritziz beteriko gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu.
Pasaiako Itsas Festibala abian da

Pasaiako Itsas Festibala abian da

Gaurtik igandera arte, ehun ontzi inguru, horien artean belaontzi klasiko batzuk, izango dira Pasaian.

1 / 30 Hurrengoa