Itxi

telebista

ETB Nafarroan

ETB LTD bidez ikusi ahal izango da Iruñerrian

EiTB

Iruñerriko bizilagunek ETB1eko, ETB2ko, ETB3ko eta ETB4ko programazioak eta Eusko Irratiko irrati kateak LTD bidez ikusteko aukera izango dute.

1:17

Euskal Telebista Iruñerriko etxeetara iritsi da LTD bidez, gainontzeko kateen baldintza berdinetan. Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuek digitalean emitituko dute aurrerantzean, eta ETBko lau kateak ikusi ahal izango dira 27garren edo 41garren kanalen bitartez.

Iruñeko eskualdean ETB1 eta ETB2 analogikoan hartzen zuten ikus-entzuleak ohartuko dira, lehen ETB2 hartzen zuten kanala beltzean dagoela. Telebista bersintonizatu ondoren, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4 hartu ahal izango dituzte kanal horren bidez. Bersintonizatu ondoren ETBko kateak ikusten ez badira, ohiko antenistarengana jotzea gomendatzen da.

Nafarroako ikusleen eta entzuleen desioa betez, ETBko lau kateak eta Eusko Irratiko irratiak digitalean zabalduko dira. Hartara, EiTBren seinalea kalitate hobearekin hartzeaz gain, eduki eskaintza zabalagoa izango dute Iruñerriko ikus-entzuleek.

Kate orokorrak ez ezik, ETB1 euskaraz eta ETB2ko gazteleraz, astelehenetik aurrera haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ETB3 katearen eskaintza zabalaz, eta fikzioa, entretenimendua eta kirolak uztartzen dituen ETB4ren programazioaz gozatzeko aukera izango dute.

ETBko lau kateak 27 edo 41 kanaletan

Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuetatik banatzen da ETBren seinalea Iruñerriko herrietara. Orain arte analogikoan emititu dute: Ezkabatik, 43. kanalean ETB1 eta 41. kanalean ETB2 egon dira ikusgai; Erreniegatik, berriz, 25. kanalean ETB1 eta 27. kanalean ETB2.

Telebista seinalea LTD bidez iritsiko da. Ezkabatik datorren 41. kanalean eta Erreniegatik datorren 27. kanalean egongo dira ikusgai ETBko lau kateak (ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4). Horretarako telebista bersintonizatu beharko dute Iruñerriko biztanleek. Bestalde, ETB1 analogikoan emititzen jarraituko dute 43 eta 25 kanaletan denboraldi batez.