cerrar buscador

Epaimahaia

Alex Sardui eta Zuriñe Hidalgo, luxuzko epaimahaia

Gatibu eta Hesian taldeetako kantariak dira Alex eta Zuriñe, hurrenez hurren. Horrez gainera, badute esperientzia telebistako saioetan, aurkezle, lehiakide edo kolaboratzaile izan baitira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alex Sardui gernikarra aspalditik da ezaguna Euskal Herriko musikaren munduan. 90eko hamarkadan Exkixu taldeko kantaria izan zen eta, gaur egun, Gatibu taldean aritzen da. Tartean, lan ugari egin du hainbat telebista saioetarako; "Bi Errepidean" edota "Kontrako Eztarria" saioetan ikusi izan dugu.

A ze banda | Alex SarduiExkixu taldea izan zen Alex Sarduiren lehen taldea. 1990. urtean sortu zuten Gernika inguruko lau gaztek. Bizkaieraz kantatuz arrakasta itzela izan zuten, kaleratu zituzten bi diskoekin. Gaur egunera iritsi dira "Loretxoa" abestiaren bertsioa, "Sua sua" edota "Sorginen leizean". 1997an elkarrekin jotzeari utzi zioten.

Exkixu desegin eta hiru urtera sortu zen Gatibu, Alex Sardui eta beste hiru gazte bizkaitarrekin. Exkixun bezala, bizkaieraz abesten dute eta bost diska kaleratu dituzte dagoeneko. Han eta hemen kontzertuak ematen jarraitzen dute.

Bere kantari lanaz aparte, telebistarako hainbat lan egin ditu Alex Sarduik. "Bi errepidean" saioan ikusi genuen Euskal Herriko herri eta errepideetan barrena Urko Aristirekin batera. Baita iaz "Kontrako Eztarria" saioan Paulinorekin sekulako playback-ak egiten.

A ze banda | Zuriñe HidalgoZuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko kantaria da gaur egun eta horrez gainera, 2012an, ETB1eko "Kantuan" saioan lehiatzen ikusi genuen; beraz, badaki zerbait telebistako musika lehiaketei buruz.

Hesian taldea 2006an sortu zuten Sakanako hainbat gaztek. Harrez gero, taldeko kideak behin baino gehiagotan aldatu dira eta, 2010ean hasi zen Zuriñe taldean kantari lanetan. 2014ko udazkenean disko berria aurkeztu dute: "Hegalak astinduz".

Azken urteetako lanak dira hauek. Baina gaztetxoa zela "Betizu" saioan kantari aritu izan zen, besteak beste, Telmo Idigorasekin batera. Batek baino gehiago oroimenean ditu oraindik "Lokaleko leihotik" edota  "Txutxumutxu telebista" kantak.

  • Aurkezleak A Ze Banda!-ko Iban eta Nerea ezagutu Aurkezleak