cerrar buscador

Abeslarien lehiaketan parte hartzeko oinarriak | EITB Izarrak kalean

Izarrak kalean

  1. Abestiak originalak edo moldatuak izan daitezke.
  2. Abestu aurretik, zeure burua aurkeztu 30 segundotan (izen-abizenak esateaz gain, zergatik aukeratu behar zaitugun esan, zer musika mota gogoko duzun azaldu, …) eta aukeratua izango bazina, lehiaketan abestu ditzakezun bost abesti proposa itzazu (abestiaren izena eta egilea esanez).
  3. Zehaztu aktuazio egunean instrumenturik eramango duzun eta zein izango den.
  4. Aukeratua izanez gero, nor ekarriko zenuke laguntzaile bezala grabazioaren egunean eta bere telefonoa kontaktoa.
  5. Zure ahotsa ondo entzungo den leku batean grabatu.
  6. Irudia horizontalean grabatu, mesedez.
  7. Formatuak: eitb.eus-era formatu hauetan dauden bideoak igo daitezke: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpegps, .flv, 3gpp eta webm.
  8. Bideoak igotzeko epea: Apirilaren 13tik aurrera.
  9. Adingabea izanez gero: Derrigorrezkoa da zure guraso edo tutoreen baimena, izarrakkalean@eitb.eus helbidera idatzita.
  10. Sariak: 2.000 euro irabaz ditzakezu.
    • 1.000 euro ‘Izarrak kalean’ saioko irabazleak eramango ditu.
    • 1.000 euro, Gaztea 25 urtek babestuta, eitb.eus atarian saioaren emisioarekin bat martxan jarriko den faboritoaren lehiaketa irabaziz gero.
  11. Datu pertsonalen tratamentua:
  12. 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa, EUSKAL IRRATI TELEBISTAK, formulario honen arabera jasotako datuen jabe eta arduradun gisa, datu horiek Espainiako datuen babeserako agentziaren erregistro orokorrean erregistratuko direla jakinarazten dizu eta, soilik, l “IZARRAK KALEAN” programa-lehiaketa ekoizteko erabiliko direla bermatzen du, erabiltzaileak sarbide, zuzenketa, ezerezte eta aurkapen eskubideak egikaritu ahal izango dituelarik. Horretarako, Biboko Basurtuko Kaputxinuak 2an kokatua dagoen EITBko Aholkularitza Juridiko Zuzendaritzara zuzendu beharko da.

    Halaber, aukera ematen zaio EUSKAL IRRATI TELEBISTAri datu horiek PAUSOKA ENTERTAINMENT, S.L.ren esku jartzeko, nork, bere jabetzapekoak diren fitxategietan barneratzeko ardura izango duen, aurrez aipatutako programaren ekoizpen egoki bat ziurtatu ahal izateko. Aldi berean datuen jabeei jakinarazten zaie sarbide, zuzenketa, ezerezte eta aurkapen eskubideak egikaritu ahal izango dituztela idatziz honako helbidera zuzenduta: PAUSOKA ENTERTAINMENT, S.L., Duque de Mandas Pasealekua 32, 20012 Donostia, Gipuzkoa.

  13. ‘Izarrak Kalean’ saioan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Erabiltzaileek igotako bideoekin aukeraketan egin eta EITBk eskubidea izango du jasotako bideoak Interneten eskegiteko, eta irratian eta telebistan emititzeko.
  14. ‘Izarrak Kalean’-ek oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du, eta, hala eginez gero, behar bezala jakinaraziko ditu.