Fútbol
Oharra
Taldeko entrenamenduak bertan behera uztea gomendatzen du Federazioak
eitb.eus
Gobernuek emandako aholkuak eta kontseiluak jarraitzeko eskatzen die futbolariei.
-
Un entrenamiento de la Real
Espainiako Futbol Federazioak taldeko entrenamenduak bertan behera uztea gomendatzen die klub guztiei. Ohar baten bitartez lan-saioak bakarkakoak izan daitezen eskatzen du eta bide batez jokalariei Gobernuek emandako aholkuak eta kontseiluak jarraitzeko eskatzen die.
Lehenengo eta Bigarren Mailako partida guztiak bertan behera uztea erabaki zuten Espainiako Futbol Federazioak, LaLigak eta Jokalarien Elkarteak (AFE) ostegunean.
Gainera, Estatuko Futboleko eta Areto-Futboleko profesionalak ez diren partida guztiak bertan behera geratuko ziren ere, hots, Bigarren B Mailatik behera, umeen kategorietara arte.
Beraz, lehentasuna jokalarien, epaileen, entrenatzaileen eta klubeko langileen osasuna dela ulertzen du Federazioak.