Sociedad -
Bilboko egoitza
Zapaterok ez du zehaztu Neutroi Iturriaren eraikuntzaren bukaera
Josu Erkorekak galdetuta, Lundeko suediar egoitza nagusia eraikitzeari ekin aurretik Bilboko egoitza martxan egoteko konpromisoa hartu du Zapaterok.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Neutroi Iturri Europarreko Bilboko egoitza eraikitzeko konpromisoa hartu du, baina ez du argi utzi noiz jarriko duten martxan proiektua.
Jarraipena duen proiektu "koherentea" dela azpimarratu du Zapaterok. Era horretan erantzun dio Josu Erkoreka EAJko bozeramaileari Kongresua. Proiektuaren jarraipenaren inguruko bere kezka azaldu zion Erkoreka, horren hitzetan, iragan abenduan lehen harri jarri zuten eta orain arte "bakarra" izan da hori.
Orain dela urtebete, Zapaterok, lanak 2009an hasi eta 2011n bukatu zituztela esan ziola gogorarazi du Erkorekak.
Suedari 20 egunean iraungitzen den hitzarmena berrestea eskatuko diotela baieztatu du Espainiako Gobernuko buruak, baina ez dio EAJko bozeramaileari zehaztu noiz abiatuko dituzten eraikitze-lanak.
Espainiako Gobernuak, Lundeko suediar egoitza nagusia eraikitzeari ekin aurretik Bilboko egoitza martxan egotea xede duela adierazi du Zapaterok.