Sociedad -

Eibar

Ibilgailuen salerosketan 60 iruzur egin dituelakoan atxilotu dute

Salgai zeuden kotxeak bereganatzen zituen susmagarriak iruzurra egiteko, bere burua enpresari gisa aurkeztuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Eibarren, ibilgailuen salerosketan eta Interneten lan eskaintza faltsuak eginez 60 iruzur baino gehiago egitea leporatuta.

Polizia ikerketen ondorioz, ustezko iruzurgilea identifikatu zuten; aurretik bost aldiz atxilotu dute, eta 60 delitu baino gehiago leporatu dizkiote, gehienak Debabarren, Durangalde eta Bilbo inguruan ibilgailuen salerosketan iruzurrak egin dituelakoan.

Susmagarriak salgai zeuden kotxeak bereganatzen zituen, iruzur eginez, bere burua enpresaritzat aurkeztuta. Izapideak azkarrago egiteko aitzakian, dokumentazioa lortzen zuen, eta adostutako diru kopurua ordaintzeko transferentzia berehala egiteko eskatzen zuen. Hori egin ostean, ahal bezain azkar saltzen zion ibilgailua auto saltegi bati edo hirugarren pertsona bati, merkatuko prezioa baino merkeagoan.

Hainbat epaitegik eman dute lehenago atxilotuaren egontokia eta bizilekua hautemateko agindua, eta horietako hiru espetxeratze aginduak izan dira. Horrez gain, Estatuko beste probintzia batzuetan ere antzeko iruzurrak egin dituela badakite. Gaur goizean utzi dute epailearen esku.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas