X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Maiatzeko hauteskundeak

Alegazioak prestatzeko lau ordu soilik dituztela salatu du Urizarrek

EAko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, 08:00etan helarazi dizkiete inpugnazio ofizialak eta 12:00etarako entregatu beharra dauzkate alegazioak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAko idazkari nagusiak Bilduren "babesgabetasuna" salatu du. Izan ere, inpugnazioak gaur goizeko 08:00etan jaso dituztela jakinarazi du eta jakina denez, 12:00ak baino lehen aukeztu behar dituzte inpugnazioak.

"Utzi gaituzten babesgabetasun egoeraren salaketa pubikoa egin nahi dugu, zeren 08:00etan igorri dizkigute inpugnazio ofizialak eta eguerdirako entregatu beharra dauzkagu alegazioak" zehaztu du Catalunya Radion egin dioten elkarrizketa batean.

"Ehunka lagun" inpugnatu dituztela zehaztu du Urizarrek eta "denboraz, ezinezkoa" dela "honelako kasu batek behar duen bezalako defentsa aurkeztea" denbora tarte labur horrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea