cerrar buscador

Egitekoa, ikuspegia eta balioak

Nor gara

Egitekoa, ikuspegia eta balioak

Multimediako zerbitzu publikoa gara, balio demokratikoak, euskal gizartearen aniztasuna eta kudeaketaren gardentasuna bermatzeko konpromisoa dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Xedea

Pertsonen bizitza aberasteko egiten dugu lan. Horretarako, informazio eta entretenimenduan kalitatezko eskaintza erakargarria dugu eta euskararen garapenean laguntzen dugu.

2012ko ikuspegia

Multimediako gure eskaintzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazioko lehen enpresa gara, merkatuko talde handiekin lehian. 2012an talde-sinergiak garatu nahi ditugu, euskaraz nahiz gazteleraz informazioa ematen liderrak izateko.
Tokikoa eta orokorra den ikuspegia (glokala) garatu nahi dugu edukietan, eta arrakastak sortu nahi ditugu entretenimenduaren segmentuan.

Balioak

- Profesionalak. Negozioaren kodeak ulertzen ditugu. Zorrotzak, eraginkorrak eta biziak gara. Hobekuntza eta berrikuntza lortu nahi ditugu, geroz eta emaitza hobeak lortzeko eta sinesgarritasuna izateko.

- Hurbilak. Gure burua ezagutarazten dugu. Eskura gaude. Entzun egiten dugu. Gurekin harremanetan jartzen direnei arreta osoa eskaintzen diegu. Hurbiltasuna gure markaren nortasunaren oinarrietako bat da.

- Zintzoak. Eman dizkiguten ondasun publikoak modu eraginkorrean erabili eta administratzeko orduan leialak eta gardenak gara. Gizartearen zerbitzura gaude.

- Arduratsuak. Zer egingo dugun esaten dugu eta hori egiten dugu, hartutako konpromisoen arabera. Kode deontologikoa errespetatzen dugu gure lana egiteko orduan.  

 - Talde-izaera. Proiektua partekatzen dugu. "EiTB taldea" izateko sinergiak lortzen ditugu negozioen artean. Aurrera joateko hitz egiten dugu eta aktibo izatearen alde gaude. Lorpenak ospatzen ditugu.

- Aldaketarako irekiak. Aldaketek aukerak ekartzen dituzte, ziur gaude. Aukerak aprobetxatzen dakigu, gure buruak zalantzan jartzeko gai garelako, joerak behatzen ditugulako, arriskatu egiten garelako eta sortzaileak garelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena