Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientziak

ETB2 katerik ikusiena izan zen astelehenean Euskadin

EITB MEDIA

Gaueko "Teleberri" albistegia liderra eta eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 22,4ko audientzia zatiarekin eta 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. Asteleheneko lidergoari eusten dio "El Conquistador del Fin del Mundo" saioak ere.

  • "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko Patxi Alonso eta Lur Errekondo aurkezleak

    "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko Patxi Alonso eta Lur Errekondo aurkezleak

Joan den ostegunean Euskal Telebistak lortutako audientzia arrakasta izugarriaren ondoren, astea ere bikain hasi du ETB2k. Izan ere, eguneko katerik ikusiena izan zen atzo, % 11,5eko kuotarekin. Besteak beste, beren ordu tarteetan lider izan ziren "Teleberri" albistegiak, "Kirolak" saioak, "Eguraldia" eta, astelehenero bezala, "El Conquistador del Fin del Mundo" realitya.

Zehazki, % 23,8ko kuotarekin izan zen audientzia buru eguerdiko "Teleberri". Gauekoak berriz, % 22,4ko audientzia-zatia lortu zuen eta, liderra izateaz gain, eguneko saiorik ikusiena izan zen, 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan (lineala + geroratua).

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioak, bere aldetik, sendo jarraitzen du astelehenetako lidergoan, eta atzokoan % 20,9ko datua eskuratu zuen.

OHARRA: Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio horren egun berean geroratutakoa ere (vosdal).


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista