Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Aliantza

UPV/EHU-EITB Komunikazio Ikasgelaren jardunaldia kirol eta komunikazio multimedia ardatz hartuta

EITB Media

EITBko hainbat kirol kazetari ari dira parte hartzen gaur Bilboko Bizkaia aretoan egiten ari den jardunaldian: hala nola Amane Ibañez, Alberto Acebedo, Maitane Urbieta eta Jagoba Arostegi.

  • Alberto Acebedo, Bizkaia aretoko ekitaldian

    Alberto Acebedo, Bizkaia aretoko ekitaldian

Euskal Herriko Unibertsitateko EITB Komunikazio Ikasgelaren bigarren ekimenak komunikatzaile, kirolari eta akademikoen ikuspegiak batuko ditu, zenbait gairen inguruko gogoeta bultzatzeko. Besteak beste, alor hauek jorratuko dituzte: prestakuntzaren eta ikerketaren erronka berriak, eduki digitalak sortzea eta kontsumitzea, ziberkirola (e-sports), emakumeen egoera kirol kazetaritzan, kirol arloko komunikazio korporatiboa edo kirolariaren alderdi komunikatzailea. 

EITBko hainbat lankide ari dira parte hartzen jardunaldian. Hala, Amane Ibañez Kirol zuzendariordea Emakumeak kirol komunikazioan: Zer aldatu da? mahai-inguruko solaskideetako bat izan da. Bestalde, moderatzaile lanak egin dituzte kirol saileko beste hiru kazetarik: Alberto Acebedok (digital), Maitane Urbietak (Euskadi Irratia) eta Jagoba Arostegik (Radio Euskadi).

Amane Ibañez eta Arantza Gutierrez UPV/EHUko irakaslea

Amane Ibañez eta Arantza Gutierrez UPV/EHUko irakaslea