EITB TALDEA
Audientziak
EITBren hauteskunde gauak datu ikaragarriak lortu zituen: 840.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETBrekin
EITB MEDIA
ETB, beste behin ere, lider izan zen. Zenbaketaren unerik gorenean, 21:00etatik 22:30era, % 30,2ko ikusle-kuotara heldu zen; euskaldunen artean, % 44ra. ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen atzo Euskadin
-
Hauteskunde gaua ETB1en
EITBko hauteskunde gauak datu ikusgarriak lortu zituen igande gauean: 840.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen ETB1en eta ETB2n, Euskadin eta eragin eremuan. ETB, beste behin, lider izan zen, eta botoen zenbaketa unerik gorenean, 21:00etatik 22:30era, % 30,2ko ikusle kuotara iritsi zen. Tarte horretan % 44ko datua lortu zuen Euskal Telebistak euskaldunen artean. Gainera, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen atzo Euskadin, % 12,9ko kuotarekin.
Hauteskunde gaua
20.000 pertsonek jarraitu zuten emisioa streaming bidez, eta 60.000 lagun baino gehiagok kontsultatu zituzten, atzo bakarrik, hauteskundeen inguruko informazioa eta emaitzak eitb.eus-en.
EITB erreferente, jarraipenik zabalenarekin
Audientziak berretsi egin zuen atzo, beste behin, EITBren aldeko apustua, hauteskunde gau batean erreferente gisa. Baliabide tekniko eta lantalde zabalaren eskutik, ikus-entzunezko talde publikoak hedapenik handiena jarri zuen martxan irratian, telebistan eta Interneten, aurrekaririk gabeko hauteskunde gau batean: Hemen erabakitzen dugu, hemen kontatzen dizugu.
Hauteskunde gaua EITBn