Itxi

EITB TALDEA

Eusko Legebiltzarra 2024

Hauteskunderik lehiatuenen lehen debate handia, gaur, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

EITB MEDOA

Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde) eta Andeka Larrea (Sumar) egon dira bertan. 22:00etatik aurrera izango da, zuzenean.

0:37
Hauteskunde debateko parte hartzaileak

Asteazken honetan, apirilak 10, Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskunde lehiatu hauen lehen debate handia eskainiko du EITBk, 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.

Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde) eta Andeka Larrea (Sumar) izango dira bertan.

Nerea Reparazek gidatuko dute eztabaida eta, debatearen aurreko eta osteko tartea berezia ere eskainiko dute Odei Esnaolak eta Saioa Martijak. Hauteskunde hauetarako bereziki sortuko plato ikusgarrian egingo da debatea, eta goi mailako baliabideak erabiliko dira, tartean dronea.

Hala, EITB erreferente da beste behin kanpainarik erabakigarria den honetan eta, beste behin ere, jarraipen informatibo osoa ari da egiten, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin, hautagaien elkarrizketekin eta bi debate handirekin: lehenengoa euskaraz, apirilaren 10ean; eta bigarrena, gaztelaniaz, apirilaren 16an.