Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

Aldaketak EITBren programazioan Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza dela-eta

EITB Media

Albistegi bereziak egingo dira ETB1en, goizean hil-kaperaren berri emateko eta arratsaldean hileta-elizkizuna zuzenean eskaintzeko. Bi ekitaldi horien kontakizuna EITBko irratietan eta webgunean ere jarraitu ahal izango da.

  • Ajuri Enea jauregian jarriko da Ardanzaren hil-kapera

    Ajuri Enea jauregian jarriko da Ardanzaren hil-kapera

Asteazken honetan aldaketak izango dira EITBren programazioan, Jose Antonio Ardanza Trantsizioa eta gero zendu den lehen lehendakariaren hil ondorengo ekitaldi nagusien berri emateko.

Albistegi bereziak egingo dira ETB1en, goizean Ajuria Enean irekiko den hil-kaperaren berri emateko eta arratsaldean Elorrion egingo den hileta-elizkizuna zuzenean eskaintzeko. Halaber, ETB2n Lehendakari Ardanza. El camino a la convivencia dokumentala eskainiko da 18:30etik aurrera. 1985etik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen gizonaren ibilbidea jasotzen du ikus-entzunezko lanak. 

Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, "Faktoria" eta "Boulevard" albistegiek euren iraupena luzatuko dute hil-kaperaren inguruko informazioa emateko. Arratsaldean, "Mezularia" eta "Ganbara" saioetan egingo dute hileta-elizkizunaren kontakizuna. Radio Vitoriak bat egingo du Radio Euskadiko emankizunekin. 

Bestalde, EITBPodkast atariak argitara eman du Jose Antonio Ardanzaren eta haren emazte Gloria Urtiagaren arteko solasaldia biltzen duen podcasta. Lehendakaritzara iritsi ziren garaia ekartzen dute gogora senar-emazteek, euren alaba Nagorek bideratutako kontakizunean.