Itxi

EITB TALDEA

18:30ean

Jose Antonio Ardanza lehendakariaren ibilbidea gogora ekarriko duen dokumentala, gaur, ETB2n

EITB Media

Ajuria Enean denbora gehien egin duen lehendakariaren heriotzaren ondoren, ETB1ek eta ETB2ko ohiko programazioa aldatu dute, 'Ardanza lehendakaria. Elkarbizitzarako bidea / Lehendakari Ardanza. El camino a la convivencia' ikus-entzunezko lana eskaintzeko.

  • 'Ardanza lehendakaria. Elkarbizitzarako bidea' dokumentaletik hartutako irudia

    'Ardanza lehendakaria. Elkarbizitzarako bidea' dokumentaletik hartutako irudia

1985etik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandako Jose Antonio Ardanzaren ibilbidea errepasatzen duen dokumentala izango dugu ikusgai Euskal Telebistan. Astelehen gauean ETB1en (21:00etan) emititu zen eta, ETB2n, gaur izango da ikusgai 18:30ean. Haren heriotzaren berri izan ondoren, EITBk bere ohiko programazioa aldatu du, Ardanza lehendakaria. Elkarbizitzarako bidea / Lehendakari Ardanza. El camino a la convivencia ikus-entzunezko lana eskaintzeko. 

Duela hilabete batzuk, Lehendakariak berak eta haren emazte Gloria Urtiagak euren etxeko ateak ireki zizkieten EITBri, hastapenei, erreferenteei, unerik zailenei eta lorpenei buruz hitz egiteko, beti ere itun eta akordio bila egindako bide batean zehar. 

Jose Antonio Ardanza eta bere emazte Gloria Urtiaga

Jose Antonio Ardanza eta bere emazte Gloria Urtiaga

14 urteko gobernu aldiaren kontakizun interesgarria osatuko dute, Ardanzarekin batera, bidelagun izan zirenetako batzuek: hala nola Ramón Jauregui lehendakariordeak, Kepa Aulestia Euskadiko Ezkerreko idazkariak eta Jon Azua, Mari Karmen Garmendia, Juan Ramón Guevara, Milagros García Crespo, Pilar García de Salazar, Bingen Zupiria eta Patxi Ormazabal gobernu-kideek, besteak beste. 

Guztiak bat datoz garai zail batean hitzarmen bila ibili zirela azpimarratzean. Dena den, herrialdea altxatzea lortu zuten proiektu estrategiko handiak martxan jarri zituzten: birmoldaketa industriala, Guggenheim, Bilboko Metroa, euskararen sustapena eta eskola publikoa. Mugarri nabarmenak dira indarkeriari eta autogobernuaren garapenari erantzuteko bereziki irmoa izan zen lehendakari baten agintaldian. Hala berresten du EITBk eskainiko duen Ardanza, bizikidetzarako bidea dokumentalak.