cerrar buscador

Elkartasun maratoiak 2000 – 2020 | EITB maratoia

EiTB MARATOIA

09:48

Aurreko Maratoiak

Elkartasun Maratoiak 2005-2009

2005 eta 2009 bitartean egindako Elkartasun Maratoiak

Hamahiru urte joan dira EITB MARATOIA estreinakoz egin zenetik. Harrezkero hainbat elkartasun kanpaina antolatu ditugu, urtean bat, denak arrakastatsuak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2009. URTEAN, "GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRAK": 169.637 EURO

- Gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko dirua batzeko deialdiari esker, bi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Proiektuok Bizkaiko Oinarrizko Osasun-laguntzan eta Galdakaoko Ospitalean garatzen ari dira.
1) “Promic” gutxiegitasun kardiakoa daukaten arrisku handiko gaixoentzako tratamendua optimizatu eta zainketa-lanak kudeatzeko diziplina anitzeko lankidetza-programa baten eraginkortasuna.
2) Larrialdi-zerbitzuetan, gutxiegitasun kardiako akutu desorekatuaren larritasuna ebaluatzeko eskalen balioespena.

2008. URTEAN, "BURUKO GAITZAK": 349.545 EURO

- Buruko gaitzak ikertzeko dirua batzeko deialdiari esker, hainbat instituziotan garatzen ari diren zortzi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Horrela, proiektu horietan lanean ari dira gaur egun Basurtu, Santiago eta Txagorritxu ospitaleak, Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Ikerketa Psikiatrikoen Institutua, Altzako Osasun Zentroa (Gipuzkoa), eta Goizberri Zentroa. Proiektuek buruko gaitzaren askotariko hainbat alderdiri heltzen diete, era horretako patologiak dituzten gaixoentzako zerbitzuei, terapia berritzaileei eta familiak eta gizarteak gaixoengan duten eraginari, besteak beste.

2007. URTEAN, "GAIXOTASUN ARRAROAK": 396.736 EURO

- Gaixotasun arraroak ikertzeko dirua batzeko deialdian, analisi genetiko eta biokimikoei, arrisku faktoreen analisiei eta terapia berrien azterketa esperimentalei zuzendutako bederatzi ikerketa proiektu finantzatu ziren. Batere ohikoak ez diren hainbat gaixotasun metaboliko, neurologiko eta neuromuskular, hematologiko, baskular eta oftalmologikoren inguruko proiektuak ziren, eta Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan, Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzan eta Euskal Herriko Unibertsitatean garatzen ari dira.

2006. URTEAN, "MINBIZIA": 585.241 EURO

- Minbiziari aurre egiteko dirua batzeko deialdiari esker, Tumoreen Bankuaren zati bat finantzatu zen, eta bai biriketako, digestio aparatuko, uteroko eta herentziazko minbiziaren eta haur-minbiziaren inguruko hainbat ikerketa proiektu ere. Proiektuotan Osakidetzak, Donostiako Institutu Onkologikoak, CICBiogunek (Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa) eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere parte hartu zuten. Finantzaturiko hamaika proiektuetan, minbiziaren epidemiologiaren hainbat alderdi zein patologia ikertzeko azpiegituren garapenaren gaia jorratu ziren eta, batez ere, aukera diagnostiko eta terapeutiko berriak ikertu ziren, hainbat azterketa genetiko ardatz hartuta.

2005. URTEAN, "ADIMEN URRITASUNA": 435.000 EURO

- Bizitza independentea edukitzen laguntzeko programak. Izan ere, adimen urrikoak bete-betean gizarteratzea daukate helburu.
- Adin goiztiarragoetarako estaldura handiagoa (3 eta 6 urte bitartekoentzat).
- Familiek atseden hartzeko programak, adimen urrikoen familiei laguntza emateko.
- Adimen urrikoen bereizkeria barik, ekintza positiboa sustatzen duten kanpainak (Gorabide).
- Familiei laguntzeko programa (Uribe Kosta).
- Adinekoentzako programak (Uribe Kosta).
- Ikerketa. Hiru proiektu finantzatu ziren: Gipuzkoan bat, urrituentzako erakundeetan istripuak saihesteko helburua zuena, eta Bizkaian, Gurutzetako Ospitalean, beste biak: Jatorri genetikoa duen adimen urritasuna eta helduaurrekotasun larriak eragindako urritasunaren prebentzioa.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.