Elkartasun maratoiak 2000 – 2020 | EITB maratoia

EiTB MARATOIA

eitb maratoia - haur minbizia

Aurreko Maratoiak, 2015etik

EiTBren Elkartasun Maratoiak

2000. urtetik, EiTBk Elkartasun Maratoiak antolatu ditu etenik gabe, gizartean garrantzia handia daukaten arazoen inguruan herritarron kontzientzia pizteko helburuarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2019ko EiTB Maratoiak marka guztiak hautsi zituen, eta 1.192.658 euro batu zituen haur-minbizia ikertzeko. Gainera, “Zure bertsiorik onena” ekimenaren bidez, herritarrek inoiz baino gehiago parte hartu zuten elkartasun maratoian, eta “Lau Teilatu” abestiaren 1.500 bertsio argitaratu zituen eitb.eus-ek. Orotara, 50.000 ahotsek abestu zuten Itoizen kanta ezaguna, eta elkartasun uholde hunkigarria sortu zuten haurren minbiziaren ikerketak behar duen laguntzaz ohartarazteko.

Aurreko urtean, 2018an, biriketako minbiziari buruzko informazio eta sentsibilizazioa kanpaina egin zuen EiTBk. Aukeratutako leloa "Airea" izan zen, eta gainerako urteetan bezala, Euskal Irrati Telebista osatzen duten hedabide guztiek hartu zuten parte. Orduan, 379.356 euro lortu ziren minbiziaren aurka borrokatzeko.

2017an, 'Invictus: iker dezagun iktusa' lelopean egin zuen EiTBk maratoi solidarioa, aipatutako gaixotasunaren ikerketarako dirua biltzeko. Kultura eta gizarte arloko 150 pertsona ezagun baino gehiago ikusi genituen deigunean, hainbat deiri erantzuten. Ekarpenak 902 54 25 25 telefono-zenbakira deituta eta eitb.eus-en bidez eman zituzten parte-hartzaileek. Bildutako dirua ikerketara bideratu zen, eta orotara 437.603,39 eurotakoa izan da. 2017ko EiTB Maratoiari esker finantziatutako proiektuak hauek dira: Neuroprotective Effect of the Combination Therapy against Neonatal Stroke (UPV/EHU), Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces Bizkaia, Multimodal Imaging of Neuroinflammation in Stroke: The Role of Nicotinic receptors and Glutamate Transporters (Achucarro Basque Center for Neuroscience), Evaluación del Software Virtual Visiorehab (Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Bioaraba) eta Sinictus - Sistema Implantable de Neuromodulación para la Rehabilitación Motora de Pacientes de Ictus- (Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biodonostia).

2016an, EiTBren maratoi solidarioak 'Segundo oro bizitza da' leloa izan zuen; guztira, 529.550 euro bildu zituen, gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko dirua biltzea xede.

Maratoiaren edizio hartan, giza erlojua osatu zuten herritarrek Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian, hiriburu bakoitzean bat; izan ere, denbora oso garrantzitsua da gaixotasun neurodegeneratiboetan, horrek markatzen baitu nola egiten duten aurrera.

2015ean, informazio eta sentsibilizazio kanpaina gaixotasun arraroen ikerketaren aldekoa izan zen, eta 381.473 euro batu ziren.

'Ikara dezagun beldurra' lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) gaixotasun arraroen inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin zuten iaz, eta 381.473 euro bildu zituzten gaixotasun arraroen ikerketa bultzatzeko.

150 pertsona ezagunek modu aktiboan hartu zuten parte 902 54 25 25 telefono-zenbakira egindako deiak hartuz. Horrez gain, Internet bidez, eitb.eus webean, eta Kutxabanken, 2095 0611 00 9109513824 kontu korrontean, ere jaso ziren dohaintzak.

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena