2025ko elkartasun maratoia, zahartze osasuntsurako diru-bilketa - EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

eitb maratoia

EITB TALDEA

- EITB Maratoia 2025

0:34

Potx eta Lotx pailazoak ere, Izaskun eta Xabi Sound pertsonaiekin batera, EITB Maratoiaren erronkara batu dira

EITB MEDIA

Potx eta Lotx pailazoak batu egin dira Izaskun eta Xabi Sound pertsonaiekin batera, EITB Maratoiaren erronka solidariora. MAKUSI unibertsoko lau pertsonaiek ere Niko Etxarten "Euskal Rock n´roll" abestiaren bertsioa egin nahi izan dute.

EITB TALDEA

- EITB Maratoia 2025

Osakidetzeko Santa Marina Ospitaleko profesionalek eta pazienteek bertsio propioa egin dute

EITB MEDIA

Osakidetzeko Santa Marina Ospitaleko profesionalek eta pazienteek Euskal Rock n' Roll" abestiaren bertsio propioa egin dute, eta ondo bizitako bizitza luze baterako gakoak eman dizkigute, EITB Maratoiaren aurtengo erronkarekin bat eginez.

BIZI BEDI BIZIPOZA!, ONDO BIZITAKO BIZIALDI LUZE BATEN ALDE

Zahartze aktibo eta osasuntsuan jarriko du arreta aurtengo EITB Maratoiak. Rock&roll doinuekin abestuz eta dantzatuz, gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Zure bideoa bidali

EITB TALDEA

- EITB Maratoia

EITBko aurpegi ezagun gehiago batu dira aurtengo erronka solidariora!

Joseba Arguiñano, Armintz Gorrotxategi, Mirari Martiarena, Kike Amonarriz eta Izaro Arruti… Denak dantzan, ondo bizitako bizialdi luze baten alde! Horiekin batera, ETB2ko hainbat aurkezlek ere jarri dute beren aletxoa. Hasi zuek ere bideoak grabatzen eta igo "Zure bertsiorik onena" atalera! 

EITB TALDEA

- EITB Maratoia

0:37

EITBko beste 13 ahots eta aurpegi ezagunek bat egin dute aurtengo erronka solidarioarekin!

Dagoeneko 30 aurkezle eta esatari baino gehiago dira EITB Maratoiaren edizio honetan beren aletxoa jarri dutenak. EITB Maratoiaren webgunean dantza pausoen proposamena duzue. Hasi zuek ere bideoak grabatzen eta ondoren, igo bideoa "Zure bertsiorik onena" atalera!

EITB TALDEA

- Erronka solidarioa

0:37

18 aurkezlek eta esatarik dena eman dute EITB Maratoiaren twista dantzatzen

EITB Maratoia hasi da elkartasun twist erraldoia sortzen, eta etxe honetako hainbat lagun animatu dira Niko Etxarten "Euskal rock n' roll" doinu ezaguna dantzatzera. EITB Maratoiaren webgunean ikusgai dago tutorial bat, dantzarako pausoen proposamenekin. Hasi zuen bideoak grabatzen!

EITB TALDEA

- EITB Maratoia

0:32

''Go!azen'' telesaileko aktoreek ''Euskal rock n' roll'' abestiaren erritmora dantzatu dute!

Basakabiko gaztetxoek ere bat egin dute EITB Maratoiarekin eta Niko Etxarten "Euskal rock n' roll" doinu ezaguna dantzatu dute. Anima zaitez erronkarekin bat egitera eta igo zure bideoa "Zure bertsiorik onena" atalera!

EITB Maratoia 2025

Ehunka pertsona batu ziren larunbatean Gasteizen EITB Maratoiaren alde egiteko

EITB MEDIA

Elkarretaratze arrakastatsua izan zen larunbat arratsaldekoa, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Elkartutako guztiek gogoz dantzatu zuten Niko Etxarten "Euskal Rock n' Roll" EITB Maratoiaren aurtengo erronka solidarioa bultzatzeko. 

EITB Maratoia 2025

Euskararen egunean euskaltegietako ikasleekin dantzan EITB Maratoiaren alde

EITB MEDIA

Atzo Tribuaren Berbak saioaren aurre estreinaldian Bilboko Ulibarri, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegietako hainbat ikasle izan genituen eta EITB Maratoiaren erronka solidarioan parte hartu zuten Kike Amonarriz eta Izaro Arrutirekin batera.

0:38

Bizi bedi bizipoza!

Nola dantzatu ''Euskal rock n' roll'' abestiaren bertsioa? Hemen, aurtengo EITB Maratoiaren bideo-tutoriala

EITB

Martxan dugu 2025eko erronka solidarioa. Oso erraza da: Niko Etxarten "Euskal rock n' roll" abesti mitikoa dantzatu eta, ondoren, igo zure bertsioa eitb.eus/eitbmaratoia webgunera. Hemen duzu dantza-pausoen tutoriala.  

2:52

''Euskal rock n' roll''

2025eko EITB Maratoiaren bideoklipa: BIZI BEDI BIZIPOZA!

Niko Etxart, Aurora Beltran eta Janus Lester dira protagonistak, elkarrekin bizitzari kantu hunkigarria eginez. Zahartze osasuntsuan arreta jarrita, belaunaldiak batuko dituen elkartasun kanpaina izango da aurtengoa, eta EITB Maratoiak hiru artistak elkartu ditu bideoklip ikusgarria sortzeko.

EiTB MARATOIA

BIOEF-en eskutik

1:36

EITB Maratoia Euskaldunan izan da, BioBizkaiaren "Cuidarnos: Por dentro" ekitaldian

EITB

Dibulgazio zientifikoko solasaldiak eta zuzeneko sukaldaritza saioa egin dira, zahartze osasungarrian arreta jarrita. EITB Maratoiaren aurtengo kausa jendaurrean aurkezteko aukera paregabea izan da.

EiTB MARATOIA

EITB MARATOIA

0:30

Aurtengo iragarkia estreinatu du EITB Maratoiak: "Euskal rock n' roll", ondo eta luze bizitzearen alde

EITB

Nagusilan elkarteko boluntarioak dira bideoan protagonista, eta twist solidario erraldoia proposatzen digute, Niko Etxarten abesti mitikoaren doinuarekin. Bizitzari kantu eginez, belaunaldi guztiak batuko dituen kanpaina izan nahi du.

EITB MARATOIA 2025

EITB Maratoiaren iragarkiaren grabazioa, Hondarribian, Nagusilaneko boluntarioekien

EITB MEDIA

Nahi gabeko bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonei laguntzea helburu duen elkarteko hainbat kidek hartu dute parte zahartze osasuntsua ardatz izango duen elkartasun kanpaina zabaltzeko balioko duen bideoklipean. Niko Etxarten "Euskal rock´n´roll" kantu mitikoa izan dute soinu banda.

EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

EITB Maratoia 2022

Ia milioi bat euro (994.739 euro) bideratu dira esklerosi anizkoitza ikertzeko proiektuetara, berau saihesteko, ahalik eta arinen antzemateko, diagnostikoa hobetzeko eta tratamendu berriak garatzeko. Proiektuok EITBren Bilboko egoitzan aurkeztu dira, ikertzaileekin batera egindako topaketan.

EiTB MARATOIA

Alzheimerra

2021eko kausa solidarioa izan zen gaitzari buruzko lan horien oinarri eta funtsa azaldu dituzte zenbait ikertzailek EITBren egoitzan izandako topaketan. Halaber, EITBk jakinarazi du minbizia izango dela 2023ko EITB Maratoia elkartasun kanpainaren gaia.

AURREKO MARATOIAK Urteetan izan diren beste maratoiak AURREKO MARATOIAK