cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

14:06

EiTB MARATOIA

Sarrerak salgai

Haur minbiziaren ikerketarekin bat egingo du 2019ko EiTB Jaiak

EITB

EiTBren festa urriaren 12an egingo da, BECen. Besteak beste, 'Go!azen 6.0' aurrestreinaldia eta Imagin Gaztea kontzertua izango dira Barakaldon. Sarrerak erosita ekarpena egingo zaio EiTB Maratoiari.

  • EiTB Jaia 2019.

    EiTB Jaia 2019.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurtengo EiTB Jaia urriaren 12an egingo da, Barakaldoko BECen. EiTB taldeak urtero antolatzen duen ekimena da hau: 14 orduko festa, euskaraz. Aurten, gainera, izaera sozial berezia izango du, EiTB Maratoiarekin bat egingo baitu jaiak. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua haur minbizia ikertzera bideratuko da.

Urtero bezala, programazio eskaintza zabala izango du EiTB Jaiak, publiko guztientzat: haur eta familiak, nerabeak, gazteak eta helduak. Hala, lau ekitaldi handi izango dira egunean zehar, guztiak BECen eta adin tarte bakoitzari egokituta:

BECeko 2. pabiloian Hiru3 Jaia eta Oholtzan Jaia izango ditugu, biak doako sarrerarekin (informazio guztia eitb.eus/eitbjaia webgunean).

Bestalde, 'Go!azen 6.0' denboraldi berriaren aurrestreinaldia eta Imagin Gaztea Kontzertua ere izango dira, BECeko CUBEC! aretoan. Horietan egoteko sarrera erosi beharko da, eta sarrera horiekin ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari.

Beraz, 'Go!azen 6.0' denboraldi berriaren lehen kapituluaren estreinaldia aurrestreinaldi solidarioa izango da. Izan ere, sarrerek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro haur minbiziaren ikerkuntzara bideratuko dira. Sarrerak salgai daude EiTB Jaiaren webgunean.

Gauean, Imagin Gaztea Kontzertuarekin bukatuko da aurtengo EiTB Jaia BECen, eta hiru talde izango dira CUBEC aretoko taula gainean: Rural Zombies, Izaro eta Belako. Gaztea irratiak antolatutako kontzertuak dira, imaginBank-en babesarekin. Sarreren prezioa 12 eurokoa izango da eta sarrerarekin, gainera, ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari, sarrera bakoitzeko 3 euro maratoiarentzat izango baitira. Sarrerak EiTB Jaiaren webgunean erosi daitezke.

EiTB Maratoia merchandisinga

EiTB Maratoiaren zabalkunderako, bi merchandising elementu sortu dira: buff-a eta telazko poltsa. Biak ala biak urriaren 12an egongo dira salagai EiTB Jaian, eta ostiral honetan bertan jarri dira salgai eitb.eus-en dagoen denda birtualean eta Eroski hipermerkatuetan. Kirolariek erabili ohi dituzten buff-ak ezinbesteko bihurtzen dira kimioterapia tratamenduan dauden haurrentzat, burua estaltzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.