Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Produktu solidarioen salmenta

Jantzi EiTB Maratoiko buff solidarioa Behobia-Donostia lasterketan!

EiTB

Buff eta poltsa solidarioak salgai egongo dira Ficoban, azaroaren 8an eta 9an, bertan egingo den lasterketaren 13. azokan. Buffa Forum dendatan ere erosi ahalko da aste honetatik aurrera.

  • Buff solidarioa EiTB Maratoia

    Buff solidarioa EiTB Maratoia. Argazkia: EiTB

Igande honetan, azaroak 10, egingo da Behobia-Donostia lasterketa, eta EiTB Maratoiak ere bertan egon nahi du. Hala, azaroaren 8an eta 9an EiTB Maratoiko produktu solidarioak erosteko aukera egongo da Ficoban, lasterketaren 13. azokan.

Maratoiak stand propioa izango du erakustazokan, dortsalak jasotzeko gunetik gertu, eta bertan egongo dira salgai Tote Bag poltsa (10 euro) eta buff solidarioa (8 euro). Beraz, Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko asmoa dutenek aukera izango dute aurtengo maratoiko buff solidarioa jantzita korrika egin eta haur minbiziaren ikerketarekin bat egiteko. Eskuratu buffa eta lagundu ekimenean zure argazkia #EiTBMaratoia traolarekin partekatuz!

Honako ordutegia izango du EiTB Maratoiaren stand-ak Ficoban: azaroak 8an, 12:00etatik 21:00etara; eta azaroak 9an, 10:00etatik 20:00etara.

Lasaitasun eta garantia osoarekin erosteko, EiTB Maratoiarekin lotura duten produktu guztiak txartel bidez erosiko dira eta diru-ekarpen guztiak zuzenean jasoko dira egitasmo honi lotutako kontu batean. 

(EiTB Maratoiaren stand-a Ficoban. Argazkia: EiTB)

EiTB Maratoiaren stand horretan, gainera, aukera egongo da dohaintzak egiteko. Erosketen kasuan bezala, diru-ekarpen guztiak txartel bidez egingo dira eta zuzenean jasoko dira EiTB Maratoiri loturiko kontu horretan. 

(EiTB Maratoiaren stand-a Ficoban, dohaintzak egiteko gunearekin. Argazkia: EiTB)

Buffak, Forum dendatan ere

Aste honetatik aurrera, gainera, buff solidarioa hainbat Forum dendatan jarriko da salgai. Zehazki, honako saltoki hauetan erosi ahalko da:
Gipuzkoa: Donostia (La Bretxa, Garbera) eta Usurbil (Urbil).
Bizkaia: Leioa (Artea), Basauri (Bilbondo), Barakaldo (Megapark) eta Bilbo (Campuzano).
Araba: Gasteiz (Boulevard).

Gogoratu irailetik dagoela produktu solidarioak erosteko aukera EiTB dendan (on-line) eta Eroski hipermerkatuetan.

Animatu eta jantzi EiTB Maratoiko buff solidarioa Behobia-Donostia lasterketan.