Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Alzheimerra

Pello Reparazek bere oroitzapenak partekatu ditu EITB Maratoiarekin

EITB Media

Aurtengo edizioarekin bat egin du ZETAK taldeko buruak; izan ere, gure oroitzapen guztiei soinu banda jarriko dio taldeak: "Zeinen ederra izango den" kantua, eta kontzertu berezia eskainiko dute. Herritarrek beren oroitzapenak partekatzea izango da aurtengo ekintza parte-hartzailearen xedea.

  • Pello Reparaz, argazki bati begira

    Pello Reparaz, argazki bati begira. Argazkia: EITB Media

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da lelopean, aurtengo EITB Maratoiaalzheimerra hartuko du ardatz. Kanpainaren helburua, batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea da; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea. Abenduaren 16a izango da maratoiaren egun handia, baina azaroaren 15etik aurrera bete-betean sartuko gara aurtengo ekimen parte-hartzailean: 'Alzheimerraren aurrean, ez dezagun ahaztu'. Hala, herritarrek beren oroitzapenak partekatzea izango da aurten xedea, eta jendearen oroimenei eskainitako espazio berezi bat sortu du EITB Maratoiak bere webgunean, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko.

Pello Reparazen eskutik abiatu da astelehen honetan ekimena, ZETAK taldeak jarriko baitio soinu banda aurtengo edizioari, "Zeinen ederra izango den" abestiarekin. Horrez gain, kontzertu berezia eskainiko dute azaroaren 25ean, EITB Maratoiari lotuta, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. Zuzenekoa EITBk eta LABORAL Kutxak antolatu dute, eta sarreraren prezioa bakoitzaren esku egongo da, Bizumeko dohaintza solidario baten bidez (33478 zenbakian). Astearte honetan, azaroak 16, jarri dira sarrerak eskuragai, Donostia Kultura webgunean eta antzokiko leihatilan. Zeinen ederra izango den ZETAKek argitaratu duen bigarren diskoa da. ZETAK, Pello Reparaz geldiezinaren eskutik sorturiko taldea, euskarazko musika elektronikoko proiektu bat da.

ZETAK taldearen kontzertuaren irudia

ZETAK taldearen kontzertuaren irudia

Ekimen parte-hartzailea: 'Alzheimerraren aurrean, ez dezagun ahaztu'

Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da leloa du aurtengo kanpainak, alzheimerrak memoria eta jendearen oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituelako. Horregatik, EITB Maratoiak jendearen oroimenei eskainitako espazio bat sortu du, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko. Gure oroitzapen kuttunenak gordetzeko espazio digitala da, mota ezberdinetako argazkiak, audioak, irudiak, bideoak eta testuak biltzeko. Ondoren, oroitzapen guztiekin "Zeinen ederra izango den" abestiaren bideoklipa osatzeko aukera izango da.

EITB Maratoia 2021

EITB Maratoia 2021

Nola parte hartu aurten?

Aurten ere, EITB Maratoiak ekimenean parte hartzera deitu nahi du euskal gizartea. Nola?

-Norberaren oroitzapen kuttunenak biltzen dituzten argazki, bideo eta testuak EITB Maratoia webgunera bidaliz.

-Edo/eta "Zeinen ederra izango den" abestiaren bertsioa igorrita. www.eitb.eus/eitbmaratoia webgunean eskuragarri daude abestiaren letra eta karaokea.

Aurreko urteetan bezala, herritarren ekarpenak EITB Maratoiaren webgunean argitaratuko dira.

EITB Maratoia 2021: Parte hartu!

EITB Maratoia 2021: Egin bat!