Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

ETBk azken hamabi urteetako ekaineko audientziarik onena lortu du. ESKERRIK ASKO!!

EITB Media

Albistegiek lidergoari eutsi diote % 24,5eko audientzia-zatiarekin eta "Gaur Egun"ak % 15,2ko hazkundea izan du aurreko hilabetearekin alderatuta.

  • EITB Taldea, zure komunikazio taldea

    EITB Taldea, zure komunikazio taldea

ETBko telebista eskaintzak hilabetez hilabete lortu du audientziaren harrera bikaina eta ekainean, berriz ere, zifra errekorrak eskuratu ditu. Euskal Telebistak azken hamabi urteetan izan duen ekaineko audientziarik onena lortu du: % 13,6ko audientzia-zatia, hain zuzen ere. ETB1ek % 2,3ko audientziarekin itxi du hilabetea eta ETB2k % 10,4ko kuota izan du.

Euskal Telebistak albistegien lidergoa berretsi du eta entretenimendu eskaintza sendotu. Besteak beste, aipatzekoak dira "El Conquistador del Caribe" realityak, "Atrápame si Puedes" eta "Esto no es Normal" lehiaketek, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak, "En Jake" eta "Aquí y Ahora" aktualitate programek, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" eta "A Bocados" saio gastronomikoek eta kirol emanaldiek lortutako audientzia datu onak. Eskerrik asko guztioi berriro ere!

Albistegien lidergoa

"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegi liderrak izan dira berriz ere eta % 24,5eko audientzia-zatiarekin itxi dute ekaina. Audientzia metatuari dagokionez, 235.000 ikus-entzulek bat egin dute albistegiekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.

Nabarmena da "Gaur Egun" albistegiak izan duen audientziaren harrera ona. Ekainean, % 3,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,2ko kuota izan ditu, 2018ko abuztutik lortzen dituen hilabeteko daturik onenak. Gainera, % 15,2ko hazkundea izan du aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.

Yerai Diaz Ikaran 'Gaur Egun' albistegia aurkezten

Yerai Diaz Ikaran 'Gaur Egun' albistegia aurkezten

"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek lidergoari eutsi diote azken bederatzi urteetan eta 2021ko lehen seihilabetekoan, % 26,0ko audientzia-zatia eta 300.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan dute.

"Herri Txiki, Infernu Handi", denboraldiko hilabeterik ikusiena

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak denboraldiko audientziarik onena lortu du ekainean: bataz beste, % 6,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 11,8ko kuota. Halaber, 138 000 ikus-entzulek bat egin dute saioarekin emanaldian zehar Euskadin eta eragin eremuan.

Berebat, igande gauero ETB1en ikusgai dugun programak hazkunde nabarmena erakutsi du. Ekainean lortutako datuak adibidez, denboraldiarekin alderatuta, % 24,5eko hazkundea izan du.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

"El Conquistador del Caribe", reality liderra

Abentura realitya astelehenetako ordutegi nagusian audientzia-buru izan da denboraldi osoan zehar eta ekainean, % 27,3ko audientzia-zatia eskuratu du, denboraldiko daturik altuena. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak 323 000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

"El Conquis" debateak ere, ekainean lortu ditu denboraldiko daturik onenak. Bataz beste, % 18,4ko audientzia zatia eta 219.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin itxi du hilabetea.

'El Conquistador' saioaren finalistak

'El Conquistador' saioaren finalistak

Lehiaketak, gastronomia, bidaiak eta aktualitadea ETB2n

ETB2n, "Atrápame Si Puedes" eta "Esto no es Normal" lehiaketen eta "A Bocados" saio gastronomikoaren audientzia nabarmen hazi da ekainean.

"Atrápame si Puedes" lehiaketak % 13,2ko audientzia-zatia lortu du ekainean, denboraldiko bigarren daturik onena, eta 105 000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Arratsaldeko "Esto no es Normal" lehiaketak bere aldetik, hasi zenetik lortzen duen hilabeteko daturik onena izan du: % 9,3ko audientzia-zatia eta 103 000 ikus-entzule. Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkeztutako gastronomia saioak % 8,1eko audientzia-zatia, urteko bigarren daturik onena, eta 114 000 ikus-entzule izan ditu.

Igor Siguero eta Ainhoa Sanchez 'Esto no es Normal' lehiaketan

Igor Siguero eta Ainhoa Sanchez 'Esto no es Normal' lehiaketan

Bestalde, audientziaren harrera bikaina izan du "Aquí y Ahora" eta "Vascos por el Mundo" saioen arteko emisio dataren aldaketak eta bi saioak ekainean hazi dira. Bidaia saioak urteko hilabeterik ikusiena itxi du ekainean eta 203 000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du. "Aqui y Ahora" saioa ere nabarmen hazi da eta ekainean, bataz beste, 185 000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.

Egunero, Xabier Lapitz kazetariak aurkeztuen duen "En Jake" saioak ere audientzia datu bikainak izan ditu hilabete honetan: % 12,7ko audientzia-zatia eta 93 000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Entretenimendua eta kirola ETB1en

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" eta "Biba Zuek!" eguneroko saioek aurreko hilabeteetan lortutako audientzia datu onak mantendu dituzte. Arguiñanok gidatutako gastronomia saioak % 2,9ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 7,0ko kuota eskuratu ditu. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak, bere aldetik,  % 3,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 8,6ko kuota eskuratu du ekainean.

Bestalde, ekaineko kirol emanaldien artean, nabarmena da ekainaren 20ean jokatu zen buruz buruko txapelketaren finalak lortutako audientziaren harrera bikaina. Emanaldiak bere ordu tartean lidergoa bereganatu zuen % 18,2ko audientzia-zatiarekin eta igandeko kirol emanaldirik ikusiena izan zen euskaldunen artean, % 24,1eko kuota eskuratuz. Finalak, gainera, 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, Suitzako Itzuliak lortutako audientzia ere aipagarria da: batez beste, % 3,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 5,8ko kuota eskuratu zituen.

Jokin Altunak irabazi zuen buruz buruko finala

Jokin Altunak irabazi zuen buruz buruko finala