Itxi

EITB TALDEA

'Batzen gaituzten emozioak'

EITB, Korrikaren bidelagun

EITB Media

Martxoaren 31n Amurriotik abiatuta eta apirilaren 10ean Donostian amaituz ospatuko den Korrikaren inguruko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak.

0:36
Hitzarmenaen sinatzea. Argazkia: EITB Media

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak eta Asier Amondo AEK eta Korrikaren arduradunak HitzEkin lelopean ospatuko den Korrikaren inguruko lankidetza-hitzarmena  berritu dute asteazken honetan, otsailak 2, EITBren Bilboko egoitzan.

Aliantza sendotzearekin gustura agertu dira biak. Andoni Aldekoak esan du EITBk, "oin, buru eta gorputzez" egingo duela bat martxoaren 31n Amurrion hasiko den Korrika lasterketarekin. 

Itunaren ildoari jarraituta, HitzEkin lelopean 22 edizio betetzen dituen euskararen aldeko lasterketaren promozioa egingo du EITBk hedabide guztietan eta, horrez gainera, EITBren irudia Korrikaren euskarrietan agertuko da babesle gisa.

"Korrika, batzen gaituen emozioa"

"Batzen gaituen emozioen bilgune eta isla izan nahi du EITBk", adierazi du Aldekoak. "Eta euskararen bidez batzen gaituen emozio handi bat dugu Korrika. Hartara, euskal gizartea hunkitu eta eragiten duen ekimen honetan buru-belarri sartu nahi izan dugu", azaldu du EITBren zuzendari nagusiak.

EITBk jarraipen zabala egingo dio Korrikari telebista eta irratiko programa eta albistegietan, zein eitb.eus-en, webgune berezi baten bidez. Hori bakarrik ez, "EITBko lagunok prest egongo gara zapatilak jantzi, lekukoa hartu eta korrika egiteko, Donostian, Bilbon eta Iruñerrian izango ditugu kilometroetan", esan du Aldekoak.

Korrikaren hasiera eta amaiera zuzenean, euskal hedabideekin elkarlanean

Berebat, azkenaldian bezala, Korrikaren hasiera eta amaiera zuzenean emango dute EITBko hedabideek (telebistak, irratiak eta webguneak), gainontzeko euskal hedabideekin lankidetzan. Horrez gain, Amurriotik Donostiara egingo duen bidearen berri zehatza emango dute EITBko hedabideek egunez egun (Euskal Telebistak, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta Gazteak) programa zein albistegietan.

Bestalde, eitb.eus-ek atari berezia dauka Korrikaren jarraipena egiteko eta Korrikaren inguruko bideo, zuzeneko eta berri guztiak bilduko dituzte orrialde horretan. Beste behin, streaming bidez emango da Korrikaren ibilbidea.

Uhinak dokumentala, otsailaren 24an

Lasterketa iristen den bitartean, girotzen joateko EITBk Uhinak Korrikaren dokumentala eskainiko du otsailaren 24an, 23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. "Euskal Herriko arteria grisetako bederatzi errealitate linguistiko eta emozional" erakutsiko ditu dokumentalak, egile den Txakur Gorria sormen kolektiboaren hitzetan. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena