11:00

Gasteiz

Desagertutako gasteiztarra

Uribarrin desagertutako gizonaren bilaketari ekin diote berriz

Erredakzioa

Bilaketak ez du emaitzarik eman larunbatean, igandean, ez astelehenean. Gizonak 40 urte ditu eta Gasteizen bizi da. Larunbatean jausi zen uretara, urtegian belaontziz ibiltzen ari zela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Uribarri Ganboako urtegian desagertuta dagoen gizona bilatzeko lanei ekin diote berriro ere, laugarren egunez, atzo arratsaldeko azken orduan bertan behera utzi eta gero, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Gizonak 40 urte ditu eta Gasteizen bizi da. Larunbatean jausi zen uretara, urtegian belaontziz ibiltzen ari zela.

Istripua arratsaldeko seietan jazo zen, eta berehala ekin zioten bilaketari. Igandean ere gizonaren bila egon ziren, baina ez zuten gizona aurkitu.

Goizeko lehen orduan berriro hasi dute bilaketa. Ertzaintzaren urpekariak eta Gasteizeko eta Arabako Foru Aldundiaren Suhiltzaileak ere ari dira lanean. Ertzaintzaren helikopteroa ere eskuragarri dute.

Iruzkinak