Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat desagertu da Uribarri Ganboako urtegian uretara jausi ostean

40 urteko gasteiztarra da urpekariak bilatzen ari diren gizona. Belaontzi batean zegoela uretara jausi omen zen, eta ordutik ez da agertu.

Uribarri-Ganboako urtegia
Uribarri-Ganboako urtegia
Uribarri-Ganboako urtegian desagertu den gizon baten bila dabiltza

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren urpekariak atzo uretara jausi zen gizon baten bila ari dira Uribarri Ganboako urtegian, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gasteizko bizilaguna da, 40 urtekoa, eta Uribarri-Ganboako (Araba) urtegian belaontzi batean zegoela uretara jausi zen, Segurtasun Sailak zehaztu duenaren arabera.

Gertaera 18:00ak aldera izan zen, eta berehala bilaketa operazioa abiarazi zuten, baina ez zuten topatu eta, iluntzean, eten egin zuten. Gaur, igandea, lehenengo orduan ekin diete berriro urpekariek bilaketa lanei, urtegiko Landa izeneko aldean.

Gurutze Gorriak Landan duen postuko kideek eman zioten abisua Ertzaintzari.  Oraingoz, ez dakite zergatik gertatu zen istripua.  Atzotik urtegia arakatzen ari diren arren, ez dute aurkitu gizona. Helikopteroz ere ari dira ingurua begiratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Gorbeialdea gaur