14:15

Herriak eta Hiriak

Erregeen desfilea

1.200 laguneko desfilea egingo dute Errege Magoek Iruñean zehar

Agentziak | Erredakzioa

Desfilea Abejeras kaletik abiatuko da, 19:00etan, eta aldaketa txikiak izango dira ibilbidean. Parte-hartzaileen % 81 emakumeak izango dira.

  • Magdalena zubitik sartuko dira Erregeak, 16:00etan.

    Magdalena zubitik sartuko dira Erregeak, 16:00etan / Artxiboko irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

1.200 pertsona inguruk hartuko dute parte Errege Magoen desfilean Iruñean zehar, urtarrilaren 5ean. 19:00etan hasiko da desfilea 19:00etan Abejeras kalean, eta Vazquez de Mella ikastetxean bukatuko da, 2.149 metroko ibilbidean zehar.

"Desfilera joan egin behar da, galtzen baduzu ez baituzu ikusiko ikustea gustatuko litzaizukeena", esan du Fernando Lizaurrek, Errege Magoen Desfilearen Elkarteko presidenteak. "Badago zerbait esaldi horren atzetik; ikusteko joan egin behar da", gehitu du.

"Desfilean 1.200 pertsonak hartuko dute parte gutxi gora behera", esan du Lizaurrek. Horien % 81 emakumeak izango dira ere azaldu du.

Aldaketa txikiak izango dira ibilbidean. Izan ere, Vianako Printzearen kalea kontrako norabidean egingo dute, eta Vazquez de Mella ikastetxearen parean bukatuko da, Escolapios ikastetxeko lanen ondorioz. Beraz, Aralar kaletik igaro beharrean, Olite kalea zeharkatuko dute.

Hiru Erregeak 16:00etan helduko dira Magdalena Zubira. Ordu erdi beranduago, 16:30etan, zubitik jaitsi eta hirian sartuko dira.

Aurten, berrikuntza bezala, 155 bat artzainek Gabon-kantak abestuko dituzte. Gainera, 21 guardia pretoriarrek kanpalekua izango dute zubiaren ondoan, Iruñeko aldean, Pasioaren Kofradiaren laguntzari esker.

Maria kanpaiak emango du Hiru Erregeen etorreraren berri. Behin dangada hasita, San Nikolas, San Zernin, San Lorentzo eta San Migeleko kanpaiak batuko dira. Aurten, gainera, San Fermin Aldapakoa eta San Agustinekoak ere entzungo dira lehenengo aldiz.

Ordutegia eta ibilbidea

17:00etan, Errege Magoak Udaletxe Plazara helduko dira. Bertan, dromedarioentzako lastozko oheak izango dira.

Gero, desfilea 19:00etan hasiko da, Abejeras kaleko Santa Catalina ikastetxean. Foruen Plaza zirkulazioaren noranzkoan egingo dute, eta Zaragoza etorbidea eta Vianako Printzearen Plaza, kontrakoan.

Ondoren, Antso Nagusiaren kalea, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Carlos III.aren etorbidea, Nafarroako Gorteen kalea, Amaia, Arrieta eta Erriberri, Vazquez de Mella ikastetxean bukatzeko.

Aurtengo nobedade nagusienen artean dago Pesao gamelua. Horren gainean sartuko da Baltasar erregea. "Desfilera gamelu bat etorriko den lehenengo aldia izango da". Romeo dromedarioan Meltxor erregea etorriko da, eta Willy dromedarioan, Gaspar. "Apaingarri berri eta dotoreekin" helduko dira Iruñera.

Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako lekua izango da Zaragoza etorbidearen 11. eta 13. zenbakien artean eta Gazteluko plazaren lehenengo zatian, Nafarroako Jauregiaren eta Baleztena etxearen aurrean.

Aurten, gainera, errege bakoitzaren karrozen aurrean talde bat izango da, eta mezulariaren karroza atzeratu da, erregeengandik “gertuago” egon dadin eta euren iritsiera "benetan" iragarri dezan.

Gozoki gutxiago botatzen saiatuko dira, eta eskutan emango dituzte. “Horretarako, postari gehiago izango dira, karameluak banatzeko”, esan du Lizaurrek. 2.500 kilo gozoki banatzea aurreikusten dute.

Elkarteko presidenteak azaldu duenez, "ibilbidean zehar hesi gehiago izango dira". Ia osorik egongo da itxita.

Aurreko urteetan bezala mantenduko da piroteknia: 18:50ean gorri koloreko suziriak botako dira; 18:55ean, laranja kolorekoak, eta 19:00etan, berdeak, desfilea hasi dela iragartzeko.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena