Amarauna
COP26 goi bileran adostutakoa
Aitor Urresti: "Beharretatik nahiko urrun gaude, baina aurrerapauso batzuk eman dira Glasgown"
Maria Agirre | EITb Media
Erregai fosiletan dago gako nagusia, Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera. Glasgown hartutako erabakiak aletu ditu Urrestik.
-
Glagown egin da COP26 goi bilera
20:17 min
Klima larrialdiari heltzea ezinbestekoa dela uste du Aitor Urresti, EHUko energia berriztagarrien irakasleak. Glasgown hartutako erabakiak aletu ditu Urrestik. Erregai fosiletan dago gako nagusia irakaslearen arabera baina isuriak murriztea ere ezinbestekoa da. XXI. mendearen amaieran planetaren tenperatura 1,5 hgradu baino gehiago ez igotzea adostu da goi bileran, eta Urrestik horren inguruko balorazio ona egin du.