Itxi

Faktoria

PP

Carlos Iturgaiz: "Osoko zuzenketa aurkeztuko diegu aurrekontuei"

IMANOL DE LA VARGA | EITb Media

Carlos Iturgaiz Euskadiko Alderdi Popularren presidentea eta legebiltzarreko PP-Ciudadanos taldeko bozeramailea izan dugu "Faktoria"n. Covid pasaportearen inguruan, autokritika sakona eskatu dio Jaurlaritzari, epaitegiek atzera bota izana, gaizki egindako lanaren ondorio izan delako.

  • CARLOS ITURGAIZ

    Carlos Iturgaiz

    24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Carlos Iturgaiz Euskadiko Alderdi Popularreko presidente eta PP-Ciudadanos Legebiltzarreko taldeko bozeramaleak Euskadi Irratiko "Faktoria"n baieztatu du osoko zuzenketa aurkeztuko diotela Euskadiko 2022ko aurrekontu proiektuari. Jaurlaritzaren ereduarekin oso kritiko azaldu da. Esan du, Urkulluren gobernuak enpresarien kontrako gerra hasi duela, eta Euskadiko fiskalitatea zorrotzegia dela. Horren aurrean, Madrilgo sistemaren alde egin du; Ayuso dela jarraitu beharreko eredua azpimarratu du.

Covid pasaportearen inguruan, autokritika sakona eskatu dio Jaurlaritzari, epaitegiek atzera bota izana, gaizki egindako lanaren ondorio izan delako. Kritiko izan da, batez ere, PPk behin baino gehiagotan aurkeztu izan duelako neurri horri babes juridikoa emango liokeen lege proposamena, eta jeltzaleek atzera bota izan dutelako.

Memoria demokratikoaren legearen kontra ere gogor egin du Iturgaizek; esan du gerra zibila aspaldi bukatu zela, "anaien arteko gerra" izan zela, eta legeak balioko lukeela zauriak irekitzeko.

Ezker Abertzalearen jarrera ere izan du hizpide Euskadiko PPren buruak. Adierazi duenez, ETAren indarkeria babesten eta justifikatzen jarraitzen dute oraindik, eta ezin dute inolako irakasgairik eman.

Pablo Casado alderdiko presidentea meza frankista batean egon izanari garrantzia kendu dio; eliztarrek sekula ez dakitela otoitzak noren aldekoak diren esan du. Gainera, hHark Ayusorekin duen harremana zoragarria dela ziurtatu du.