Itxi

Goiz kronika asteburua

Goiz Kronika, elkarrizketa

"Hemengo administrazioek hemengo lanpostuen defentsa egin beharko lukete"

Aitor Bezares, Aernovako Berantevillako enpresa batzordeko LAB-eko ordezkaria izan da Goiz Kronikan. Kezkati agertu da Arabako aeronautika sektoreko hiru enpresetako langileek duten egoeraren aurrean.

  • Aernova enpresako langileek mobilizazio eguna dute gaur kaleratzeak saihesteko asmoz.

    Aernovako lantegian kaleratzeak aurreikusten dira.

    6:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabar ekonomian pisu handia duen aeronautika sektoreko hiru enpresetako langileek protesta eguna dute gaur, zuzendaritzek aurreikusten dituzten kaleratzeen aurka.

Mirandako Aciturri epresan 100 kaleratze, Alestisen Gasteizko lantegian 87, eta Aernovan, Berantevillako lantegiko langileak ere kaleratze mehatxupean dira.

Hori horrela, kezkati agertu da Aitor Bezares, egoera "koiunturala" dela defendatu du. Zuzendaritzaren isiltasuna salatu du eta euren ERTEa abendura arte bada ere, euren egoera gizarteratzen lehenbailehen hastea hobetsi dute.