Itxi

Goiz kronika asteburua

TAMER BIRAWI - ELKARRIZKETA

Tamer Birawi: "Israelgo estatua faxista eta arrazista da eta ez du etorkizunik"

Enetitz Gorrotxategi | EiTB media

Goiz Kronikan, Tamer Birawi irakasle palestinar euskaldunak Gazako egoera "tentsio handiz" bizi duela adierazi digu. Sionismoarekin dagoen arazoaz gaindi, etorkizunari itxaropentsu begiratzen dio.

  • Gazan bonbardaketek eragindako egoera.

    Tamer Birawi Donostian egin den den protestan. Argazkia: Eneritz Gorrotxategi | EITB Media

    4:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gazan, azken ordu eta egunetan bizi den egoera "oso txarra" dela dio Tamer Birawi Tolosan bizi den irakasle palestinar euskaldunak. Halere, itxaropentsu dio "historiak erakutsi digu injustizia eta okupazioa amaitu egingo dela" nahiz eta horretarako "denbora bakarrik" behar dutela azpimarratu. Nazioarteari begira Israel "bakarrik" dagoela aderazi du eta azpimarratu nahi izan du "betidanik" palestinarrek izan duten nahia "jende guztia; judutar, kristau eta musulmana berina izan behar dela" eta "denentzako palestina" eraikitzea dutela helburu. "Estatu israeldarra, estatu faxista eta arrazista" dela eta  "etorkizunik ez daukala" adierazi du.

Birawi-ren arabera, "guk ez daukagu arazorik erlijio judu, musulman edo kristauekin. gure arazoa sionismoa da eta hori "apartheid"a bezalakoa da". Hego-Afrikarekin parekatu du Palestinakoa, eta "beharbada bihar etorriko da Nelson Mandelaren bat, jende guztiarentzat izango den estatu palestinarra sortzera".