Gazako Zerrenda

1 / 30 Hurrengoa
Israelek lehen 90 preso palestinarrak askatu ditu, gehienak emakumeak eta umeak

Israelek lehen 90 preso palestinarrak askatu ditu, gehienak emakumeak eta umeak

Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar utzi ditu Armada israeldarrak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.

Bonba hotsen burrunbarik gabe esnatu da Gaza, menia indarrean sartu eta 24 ordura

Bonba hotsen burrunbarik gabe esnatu da Gaza, menia indarrean sartu eta 24 ordura

Oraingoz, Hamas eta Israel adostutakoa betetzen ari dira. Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar libre utzi ditu Israelgo Armadak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.
Mikel Irastorza:U7aren aurretik Gazak ez zuen asko balio hemen. Bahituak askatzean ere ez du asko balioko

Mikel Irastorza:"U7aren aurretik Gazak ez zuen asko balio hemen. Bahituak askatzean ere ez du asko balioko"

Mikrobiologo irundarra Jerusalemen bizi da. Akordioaren aldeko eta aurkako protestak, biak, ikusi ditu azken ordu hauetan. Lehen urratsak betetzen ari diren arren, ez du uste bakea sendotuko denik
Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko

Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko

Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Hiru gatibuak Tel Aviveko Sheba ospitalera eraman dituzte, azterketak egiteko. Israelgo Gobernuak 90 preso palestinar askatu ditu hiru bahitu horiek libre uztearen truke.
Preso palestinarrak noiz askatuko zain jarraitzen dute senide eta lagunek

Preso palestinarrak noiz askatuko zain jarraitzen dute senide eta lagunek

Oferreko espetxetik gertu dagoen muino batean bildu dira ehunka lagun, gaur indarrean sartu den su-etenaren baitan askatzekoak diren 90 preso palestinarren zain. Gaua iritsita, ez dago oraindik mugimendurik espetxean.

Tel Aviveko Sheba ospitalean elkartu dira gatibuak familia eta lagunekin

Tel Aviveko Sheba ospitalean elkartu dira gatibuak familia eta lagunekin

Emozio handiko uneak bizi izan dira ospitalean, 470 egun bahituta egon diren hiru emakumeak senide eta lagunekin elkartu direnean. Egun batzuk egingo dituzte bertan, azterketa medikuak amaitu arte.

Herrialde fantasmagorikoa bihurtu du Israelek Gaza, 15 hilabeteetako erasoaldi neurrigabean

Herrialde fantasmagorikoa bihurtu du Israelek Gaza, 15 hilabeteetako erasoaldi neurrigabean

Gazan su-etena indarrean sartu den lehen egunean iritsi dira aireko irudi latz hauek. Bistan da hondamendiaren tamaina. Hondakin bihurtu dira milaka eraikin, etxe, eskola eta meskita, kolore denek dirudite gris. Hala ere, hondakin artean, palestinarren bizitza hautsietan, toki eske ari da bizitza.

Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira berriro, su-etena hasi ondoren

Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira berriro, su-etena hasi ondoren

NBEk baieztatu du laguntza humanitarioa zeramaten 330 kamioi sartu direla gaur Gazako Zerrendara Egiptotik, su-etena hasi ondoren. Beste 4.000 kamioi prest daude Zerrendan sartzeko.
Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan

Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan

"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar gaur eta lau emakume gehiago zazpi egun barru", adierazi du. "Gero, hiru bahitu zazpi egunetik behin", gehitu du AEBko agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuan.
Bahituta egon diren hiru emakume askatu ditu Hamasek eta Gurutze Gorriaren esku gelditu

Bahituta egon diren hiru emakume askatu ditu Hamasek eta Gurutze Gorriaren esku gelditu

Gaza Hiriko erdiguneko plaza batean zizan da esku aldatzea. Irudietan, emakumeak Hamasen autotik ateratzen diren unea ikusten da,  Gurutze Gorriko beste ibilgailu batera igarotzeko gero, jendetzaren erdian.

Urduritasuna eta poza Tel Aviven, lehen hiru bahituak aske zirela jakitean

Urduritasuna eta poza Tel Aviven, lehen hiru bahituak aske zirela jakitean

Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Gurutze Gorriak "osasun egoera onean" daudela jakinarazi du. Ehunka herritar bildu dira Tel Aviven, liberazioaren minutuz minutukoa zuzenean jarraitzera.

Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira

Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira

Elikagaiak, oinarrizko produktuak, edateko ura, osasun material eta higienikoa eta kanpin-dendak daramatzaten ehunka kamioiak dira, eta azken egunetan Egipton egon dira, mugatik gertu, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena noiz hasiko zain.

Su-etenaren hasiera ospatzen hasi dira Gazan

Su-etenaren hasiera ospatzen hasi dira Gazan

Dozenaka pertsona kalera atera dira Khan Yunisen, meniaren hasiera ospatzeko. Su-etena bi orduz atzeratu da, Hamasek gaur askatuko dituen lehen bahituen izenak Israelgo Gobernuari jakinarazi arte.

Netanyahuk ohartarazi du ez dela su-etenik izango Hamasek askatuko dituen bahituen zerrenda argitaratu arte

Netanyahuk ohartarazi du ez dela su-etenik izango Hamasek askatuko dituen bahituen zerrenda argitaratu arte

Su-etena 08:30ean jarri behar zen martxan, baina Israelgo lehen ministroak esan du ez dela hasiko talde islamistak zerrenda publiko egin arte. Hamasek "arrazoi teknikoak" argudiatu ditu askatu beharreko bahituen izenak adostutako ordurako eman ez izana justifikatzeko.
Meniaren lehen fasean, 33 bahituren truke 1.900 preso palestinar askatzea aztertzen ari da Israel

Meniaren lehen fasean, 33 bahituren truke 1.900 preso palestinar askatzea aztertzen ari da Israel

Lehen fase hori igande honetan abiatuko dute, eta sei astez arituko dira bahituak eta presoak trukatzen. Bigarren fasea su-etena indarrean sartu eta 16 egunera hasiko da.
Hamas: Orain Gazaren setioa amaitzeko eta herritarrei laguntza eta aterpea emateko unea da

Hamas: "Orain Gazaren setioa amaitzeko eta herritarrei laguntza eta aterpea emateko unea da"

Talde islamistak iragarri du bere segurtasun-indarrak berriro zabalduko dituela Gazako Zerrendako "agintaritza guztietan", su-etena hasi bezain laster.
Israelgo Gobernuak onartu egin du Gazako su-eten akordioa, eta igande honetako 08:30ean hasi beharko litzateke

Israelgo Gobernuak onartu egin du Gazako su-eten akordioa, eta igande honetako 08:30ean hasi beharko litzateke

Zortzi ministrok su-etenaren aurka bozkatu dute. Igande honetan abiatuko da su-etena, Gazan 08:30 direnean (07:30 Euskal Herrian).
Atzerapenak gorabehera, igandean hasiko dira bahituak askatzen, Netanyahuren arabera

Atzerapenak gorabehera, igandean hasiko dira bahituak askatzen, Netanyahuren arabera

Su-etenaren itunak arrakala sortu du exekutiboan, eta hainbat ministrok dimititzeko mehatxua egin dute. Bestalde, bonbardaketekin su-etena "oztopatu nahian" ibiltzea egotzi dio Hamasek Tel Avivi.
Israelgo segurtasun kabineteak ontzat jo du Hamasekin lortutako akordioa

Israelgo segurtasun kabineteak ontzat jo du Hamasekin lortutako akordioa

Akordioaren "alderdi diplomatikoak, segurtasunezkoak eta humanitariaok" aztertu ondoren eman dio oniritzia, eta ituna "gerraren helburuak lortzeko bidetiK" doala esan du Benjamin Netanyahuren bulegoak.
Israelgo erasoek 467 egunotan Gazan utzitako triskantza, zenbakitan

Israelgo erasoek 467 egunotan Gazan utzitako triskantza, zenbakitan

Hamasek eta Israelek adostu berri duten su-etenak arnasaldia eta itxaropen izpia ekarriko dio Gazako Zerrendari, 2023ko urritik erasopean dagoenari. Honatx Israelen oldarraldiak Palestinako lurraldean utzitako hondamendiaren zenbakietako batzuk.

Hamasek bahitutakoen senideek su-eten akordioa sinatzeko presioa egin diote Netanyahuri

Hamasek bahitutakoen senideek su-eten akordioa sinatzeko presioa egin diote Netanyahuri

Hamasek bahitutakoen ehunka senide eta lagun 15 hilabeteko larritasunaren amaiera ospatu zuten atzo. Netanyahuren Gobernua presionatu dute gaur, bihar Hamasekin Gazako su-eten akordioa berresteko zain.

Netanyahuk azken orduko krisia eragitea egotzi dio Hamasi eta su-etena berresteko bilera atzeratu du

Netanyahuk "azken orduko krisia" eragitea egotzi dio Hamasi eta su-etena berresteko bilera atzeratu du

Israelgo hedabideen arabera, atzerapenak koalizio gobernuaren baitan sortutako zatiketarekin du zerikusia, bi ministro ultrek dimitzeko mehatxua egin baitute. Israelgo lehen ministroak, baina, Hamas jarri du jo puntuan. Palestinako taldeak esan du "konpromisoa" duela adostutakoarekin.
Israelek 50 gazatar baino gehiago hil ditu, igandean su-etena iragarri arren

Israelek 50 gazatar baino gehiago hil ditu, igandean su-etena iragarri arren

Erasoak Nuseirateko kanpamentuan eta Khan Yuniseko etxebizitzen aurka izan dira, baina gehien zigortutako guneetako bat Gaza Hiria izan da, iparraldean, gutxienez 28 hildakorekin.

Israelek onartu du 170.000 arma baino gehiago konfiskatu dituela Gazan, Libanon eta Sirian

Israelek onartu du 170.000 arma baino gehiago konfiskatu dituela Gazan, Libanon eta Sirian

Gainera, Israelgo Armadak zehaztu duenez, Baxar al-Assad boteretik kendu ondoren, Siriako lurraldeari eraso zioten tropek 3.300 arma baino gehiago bereganatu dituzte. Siriako agintari berriek ez dute oraingoz horren gainean deus esan.
Trumpek aurrea hartu dio Bideni, eta berak iragarri du su-etena

Trumpek aurrea hartu dio Bideni, eta berak iragarri du su-etena

AEBko presidente hautetsiak inork baino lehenago iragarri du akordioa, eta berari esker gauzatu dela defendatu du.
Poza gazatarren eta bahitutakoen senideen artean Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioagatik

Poza gazatarren eta bahitutakoen senideen artean Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioagatik

Milaka pertsona atera dira kalera, bai Gazako Zerrendan, bai Israelen, Israelek eta Hamasek su-etena lortzeko lortutako akordioa ospatzeko. Lehen xehetasunen arabera, itunak aurreikusten du Hamasek 33 bahitu askatzea 6 asteko lehen fasean.

Joe Bidenek nabarmendu du lortutako su-eten akordioa joan den udaberrian berak aurkeztu zuena dela

Joe Bidenek nabarmendu du lortutako su-eten akordioa joan den udaberrian berak aurkeztu zuena dela

Joe Biden AEBko presidenteak txalotu egin du Israelek eta Hamasek Gazako Zerrendarako adostutako su-eten akordioa.

Nazioarteak Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioa txalotu du, baina ñabardurekin

Nazioarteak Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioa txalotu du, baina ñabardurekin

"Nire diplomaziak ez ditu inoiz lortzeko ahaleginak eten", ziurtatu du AEBko presidenteak. EBk pozik hartu du akordioa, "eskualde osora itxaropena daramalako". Guterresek ere txalotu egin du su-etena, baina "lehen urrats kritikoa" dela gogorarazi du.
Su-etena adostu dute Israelek eta Hamasek

Su-etena adostu dute Israelek eta Hamasek

Donald Trump AEBko presidente hautetsiak aurreratu du akordioa, baina herrialde bitartekariek baieztatu egin dute ondoren. Igande eguerdian sartuko da indarrean su-etena. Poza zabaldu da Gazako biztanleen eta bahitu israeldarren senideen artean.
Neurtutako poza bahituen familien artean

Neurtutako poza bahituen familien artean

Tel Aviveko kaleetan manifestatzen ari ziren bitartean jaso dute bahitutakoen senideek Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioaren berri.

Gazatarrak kalera atera dira su-etena ospatzeko

Gazatarrak kalera atera dira su-etena ospatzeko

Ehunka pertsona ari dira ospatzen une honetan Gazako Zerrendan Israelek eta Hamasek su-eten baterako lortutako akordioa. Orain arte zabaldu diren lehen xehetasunen arabera, itunak aurreikusten du Hamasek 33 bahitu askatzea 6 asteko lehen fasean.

''Genozida'' oihukatuz eten dute hainbat aldiz Antony Blinkenen Gazari buruzko hitzaldia

''Genozida'' oihukatuz eten dute hainbat aldiz Antony Blinkenen Gazari buruzko hitzaldia

Palestinaren aldeko hainbat manifestarik Antony Blinkenen hitzaldia eten dute Washingtonen. AEBko Estatu idazkaria Gazako Zerrendan balizko su-eten baten inguruan ari zen hizketan.

Gazan su-etena lortzeko negoziazioak, azken txanpan

Gazan su-etena lortzeko negoziazioak, azken txanpan

"Azken xehetasunen faltan", Gazarako su-eten akordioa "gertu" dagoela iragarri du Qatarreko Atzerri Ministerioaren bozeramaileak.
Inoiz baino gertuago dago su-eten akordioa Gazan, Trump presidente bihurtzeko egun gutxi falta direnean

Inoiz baino gertuago dago su-eten akordioa Gazan, Trump presidente bihurtzeko egun gutxi falta direnean

Aurrez, AEBko Segurtasun Nazionalerako aholkulariak adierazi du akordioa "oso-oso gertu" dagoela eta Trumpek presidente kargua hartu baino lehen (hilaren 20a) hel litekeela. Israelgo Atzerri ministroak berak onartu du "aurrerapausoak" eman dituztela zentzu horretan.
Israelek Mossadeko burua bidali du Dohara Gazan su-etena negoziatzera

Israelek Mossadeko burua bidali du Dohara Gazan su-etena negoziatzera

Hamaseko iturriek azpimarratu dute elkarrizketak "berez amaituta" daudela, eta bitartekariek Netanyahuren oniritzia jasotzea bakarrik falta dela.
Gazako 1.600 familiatako kide guztiak hil ditu Israelek 15 hilabetean

Gazako 1.600 familiatako kide guztiak hil ditu Israelek 15 hilabetean

'The Lancet' aldizkari zientifiko britainiarrak ostiral honetan argitaratutako ikerketa baten arabera, hildakoen kopuru ofiziala Gazako agintariek zabaldutako datuak baino % 41 handiagoa izan daiteke; 46.000 hildako eta 11.000 desagertu zenbatu dituzte haiek.
Neguko hotzak eta aterpe faltak gutxienez zazpi haur jaioberriren heriotza eragin du Gazan

Neguko hotzak eta aterpe faltak gutxienez zazpi haur jaioberriren heriotza eragin du Gazan

UNRWA Nazio Batuen agentziak adierazi duenez, Mawasi errefuxiatuentzako kanpalekuan muturreko hotzaren ondorioz hilabete eskaseko haurtxo bat hil da bart. Israelgo armadaren bonbak ez ezik, hotza da orain Gazako herritarren mehatxu nagusia negu betean, bereziki haurrena.
Israelgo Armadak ia 200 pertsona hil ditu Gazan azken orduetan

Israelgo Armadak ia 200 pertsona hil ditu Gazan azken orduetan

Osasun Ministerioak jakinarazi du Gaza iparraldean martxan zegoen ospitale bakarra, Indonesiako Ospitalea, itxi egin duela Israelen erasoen ondorioz.
Israelek 59 lagun hil eta 273 zauritu ditu Gazako Zerrendan azken 24 orduetan

Israelek 59 lagun hil eta 273 zauritu ditu Gazako Zerrendan azken 24 orduetan

Tenperaturek nabarmen egin dute behera egunotan Gazan, eta gutxienez zazpi haur zendu dira, hotzak. Guztira, 45.717 pertsona hil eta 108.856 zauritu ditu Israelek Gazako Zerrendan duela urtebete sarraskia hasi zuenetik. Gaza Iparraldean martxan zegoen azken ospitalea zerbitzuz kanpo geratu da.
Israelgo Armadak Kamal Adwan ospitaleko zuzendaria atxilotuta duela baieztatu du

Israelgo Armadak Kamal Adwan ospitaleko zuzendaria atxilotuta duela baieztatu du

Hussam Abu Safiya ospitaleko zuzendariaren senideek, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta mundu osoko gobernuz kanpoko erakundeek askatzea eskatu dute.
1 / 30 Hurrengoa

  • Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbileko lurraldea osatzen duten herrialdeetako gatazka politikoari buruzko albisteak eitb.eus-en

Jesus Torquemada

Analisia