Itxi

Beste kirolak

Wimbledon Torneoa

Sinnerrek lehen aldiz irabazi du Wimbledon torneoa

Agentziak | EITB Media

Oraingoan, tenislari italiarra Carlos Alcaraz baino gehiago izan da. Lehen aldia da espainiarrak Grand Slam bateko finala galtzen duela.

  • Jannik Sinner, Wimbledoneko trofeoarekin. EFE

    Jannik Sinner, Wimbledoneko trofeoarekin. EFE

Jannik Sinnerrek lehen aldiz irabazi du Wimbledon torneoa, final handian Carlos Alcaraz menderatuta (4-6, 6-4, 6-4 eta 6-4). Halaber, lehen aldia da tenislari espainiarrak Grand Slam bateko finala galtzen duela, orain arte jokatutako guztietan gailendu baita.

Duela hilabete eta erdi, Ronald Garrosen, final gogoangarria lehiatu zuten biek. Orduan Alcaraz izan zen garaile, aurretik jokatu zituzten gainerako lau partidetan bezalaxe. Oraingoan, baina, gauzak erabat aldatu dira.

Italiarrak aurrera egin du, eta Alcarazek ezin izan dio ohiko mailari eutsi, norgehiagokan aurretik hasi den arren. Bigarren setetik aurrera, Sinner izan da nagusi, eta tenislari espainiarrak ezin izan du emaitza irauli.

Azken bi urteetan, Alcaraz izan da jaun eta jabe Londresko pistan; gaur, ordea, Sinnerrek irabazi dio, eta espainiarrak elkarren segidan lortutako 24 garaipeneko haria eten du.