Binakakoa
Lehen jardunaldia
Artola eta Mariezkurrena, Binakako Txapelketako lehen liderrak
eitb.eus
Garaipena lortu dute Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka (14-22) lehen jardunaldian eta tanteogataik sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.
Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena dira Binakako Txapelketako lehen liderrak, estreinako jardunaldia jokatu ostean. Artolak eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute 14-22ko emaitzarekin Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka Tolosan.
Beste hiru bikotek ere lehen puntua eskuratu zuten lehen jardunaldian. Irribarria eta Zabaleta bigarren postuan daude Elezkano II-Rezusta bikoteari 15-22 irabazita, Altuna III.a eta Martija hirugarren daude Ezkurdia eta Galarza 19-22 menderatuta. Laugarren postua Olaizola II-Albisu bikotearentzat da Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari 22-21 irabazi baitzioten.
Hain zuzen ere, bosgarren postuan dago Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikotea. Ezkurdia eta Galarza seigarren dira, Elezkano II eta Rezusta azken-aurrekoak dira, eta azken posizioa Bengoetxea VI.ak eta Imazek betetzen dute.
| BIKOTEAK | IRABAZI | TANTOAK ALDE | TANTOAK KONTRA | ALDEA | |
| 1 | Artola - Mariezkurrena II.a | 1 | 22 | 14 | 8 |
| 2 | Irribarria - Zabaleta | 1 | 22 | 15 | 7 |
| 3 | Altuna III.a - Martija | 1 | 22 | 19 | 3 |
| 4 | Olaizola II.a - Albisu | 1 | 22 | 21 | 1 |
| 5 | Urrutikoetxea - Aretxabaleta | 0 | 21 | 22 | -1 |
| 6 | Ezkurdia - Galarza | 0 | 19 | 22 | -3 |
| 7 | Elezkano II.a - Rezusta | 0 | 15 | 22 | -7 |
| 8 | Bengoetxea VI.a - Imaz | 0 | 14 | 22 | -8 |


