Italiako Giroa
2026ko Giroa
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
EITB MEDIA
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
-
Italiako Giroa. Irudia: EITB MEDIA
2026ko Italiako Giroa Bulgarian hasiko da. Horixe iragarri du Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak.
Beraz, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgariako errepideetan zehar izango dira. Horrela, Giroa Italiatik kanpo ateratzen den bosgarren aldia izango da: 2016an Apeldoornetik (Herbehereak) irten zen, 2018an Jerusalemen (Israel) hasi zen, 2022an, Budapesten (Hungaria), eta 2025ean, Durrësen (Albania).


