Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Atseden eguna

Batailarako prest

eitb.eus

Nibali, Valverde eta Landa 25 segundoko tartean besterik ez daude. Atseden eguna eta gero mendiko etapa gogorrak helduko dira.  

  • Bigarren atseden eguna Giroan

    Bigarren atseden eguna Giroan

Italiako Giroan bigarren atseden eguna dugu gaur. Bart erlojuaren kontrako etapa gogorra jokatuta gauzak ez daude batere argi sailkapen nagusian eta faborito guztiak oso hurbil dira. Nibali, Valverde eta Landa 25 segundoko tartean.

SKY Team taldeko Mikel Landa oso ondo ibili zen berarentzat, hasiera batean, egun zailenean.

Asteartean erdi mendiko jardunaldia dago, eta helmuga maldan gora, Sestolan, 8 kilometrotako igoerarekin. Asteazkenean 227 kilometro egin behar izango ditu tropelak eta tartean Forcella Mostaccin mendate gogorra, helmugatik 20 kilometrora.

Ostegunean etapa lau-laua tropeleko gizon azkarrentzat aproposa eta asteburuan goi mendiko etapak helduko dira. Ostiralean 13.a, Palmanova eta Cividale del Friuli: Cima Porzus (1. mailakoa) eta Valle (2. mailakoa) mendateekin.

Larunbateko 14. etapa beldurgarria da Alpago eta Corvara artean sei gainekin: Pordoi, Sella, Gardena, Campolongo, Giau eta Valparola. Igandean mendiko  erlojupekoa jokatuko da.