Txirrindularitza
Abuztuaren 2an
Donostiako Klasikoak Murgilerako igoera berreskuratuko du
EITB Media
Dena prest dago abuztuaren 2an egingo den lasterketarako. Ibilbideak 211 kilometro izango ditu, 6 mendate puntuagarrirekin. Irteera eta helmuga Donostiako Bulebarren egongo dira.
-
2025eko Donostiako Klasikoaren profila. Argazkia: Donostiako Klasikoa
2025eko Donostiako Klasikoa abuztuaren 2an, larunbatean, egingo da. Dena prest dago lasterketaren 44. ediziorako. Berritasun nagusia da Klasikoak Murgilerako igoera berreskuratuko duela.
Txirrindulariak Bulebarretik irtengo dira, eta 211 kilometroko ibilbidea eginda, Bulebarren bertan izango dute helmuga. Guztira, lasterketak sei mendate puntuagarri izango ditu. Irteera neutralizatua 11:20an izango da.
Klasikoa UCI WorldTour txapelketarako proba puntuagarria izango da, eta, ondorioz, antolatzaileek maila handiko parte-hartzaileak izatea espero dute.
Mugilerako igoeraren itzulera
Probaren 211 kilometroko ibilbidean Jaizkibelerako eta Erlaitzerako igoerek zeresan handia izango dute, baina helmugatik 10 kilometrora dagoen Murgil tontorreko igoera erabakigarria izan daiteke.
Mugilekoa 2 kilometroko igoera da, eta % 20rainoko aldapak ditu. 2024an baztertu zuten, eta aurten Murgilerako igoera 44. edizioaren ibilbidera itzuli da, Donostiako Klasikoaren azken txanpari zirrara gehitzeko asmoz.
2025eko Donostiako Klasikoaren profila:
Argazkia: Donostiako Klasikoa

