Txirrindularitza
Abuztuaren 5etik 9ra
2025eko Burgosko Itzuliaren ibilbideak eta profilak
EITB
47. Burgosko Itzulia abuztuaren 5ean hasiko da, asteartez, eta hilaren 9an amaitu, larunbatez, bost etapa jokatuta. EITBk zuzenean emango du lasterketa, egunero, 15:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
-
2025eko Burgosko Itzuliaren 5. etapako profila. Irudia: vueltaburgos.com.
2025eko Burgosko Itzulia abuztuaren 5ean hasiko da, asteartez, eta hilaren 9an amaitu, larunbatez. Antolatzaileek prestatutako ibilbidean, bost etapa daude, eta zaleek zuzenean izango dituzte ikusgai; izan ere, EITBk lasterketa emango du egunero, 15:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2025EKO BURGOSKO ITZULIAREN PROFILAK
1. etapa, abuztuak 5, asteartea: Olmillos de Sasamon-Alto del Castillo, Burgos (203 kilometro)
2. etapa, abuztuak 6, asteazkena: Cilleruelo de Abajo-Buniel (162 kilometro)
3. etapa, abuztuak 7, osteguna: Monasterio de San Pedro de Cardeña-Valpuesta (185 kilometro)
4. etapa, abuztuak 8, ostirala: Burpellet (Doña Santos)-Regumiel de la Sierra (162 kilometro)
5. etapa, abuztuak 9, larunbata: Bodega Cillar de Silos (Quintana del Pidio)-Lagunas de Neila (138 kilometro)





