Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Tadej Pogacar ez da 2025eko Espainiako Vueltan izango

EITB

UAE taldeak ofizialki iragarri du zein txirrindulari eramango dituen 80. Espainiako Vueltara, eta ziklista esloveniarra, amaitu berri den Frantziako Tourreko irabazlea bera, ez dago zerrendan. Espainiako Vuelta abuztuaren 23an hasiko da, Italian.

  • Tadej Pogacar ez da izango, abuztuaren 23an, Espainiako Vueltako irteeran. Argazkia: EFE.

    Tadej Pogacar ez da izango, abuztuaren 23an, Espainiako Vueltako irteeran. Argazkia: EFE.

UAE taldeko Tadej Pogacar txirrindulari esloveniarrak ez du parte hartuko abuztuaren 23an hasiko den 2025eko Espainiako Vueltan. UAE taldeak ofizialki iragarri du zein ziklista eramango dituen 80. Espainiako Vueltara, eta ziklista esloveniarra, amaitu berri den Frantziako Tourreko irabazlea bera, ez dago zerrendan.

Hain zuzen, UAEk talde hau izango du Espainiako Vueltan: Joao Almeida, Juan Ayuso, Mikkel Bjerg, Felix Grobschartner, Domen Novak, Ivo Oliveira, Marc Soler eta Jay Vine.

2025eko Espainiako Vuelta Italian hasiko da, eta irailaren 3an, hamaikagarren etapan, Bilbotik irtengo da, eta Bizkaiko hiriburuan bertan amaitu.