Txirrindularitza
5. etapa
Kim Le Courtek eskuratu du garaipena Guereten, eta lider da, berriro ere, Frantziako Tourrean
EITB
Zazpi txirrindularik izan dute jokoan etapa garaipena, eta AG Insurance taldeko ziklista mauriziarra izan da onena, Demi Volleringi gailenduta. Sailkapen nagusian, Le Courtek bigarren etapan bereganatu zuen maillot horia berreskuratu du.
-
Kim Le Courtek sari bikoitza lortu du: etapa, eta maillot horia. Argazkia: Frantziako Tourra.
AG Insurance-Soudal taldeko Kim Le Court Pienaar tirrindulari mauriziarrak irabazi du 2025eko Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Guereten, asteazkenean, eta, halaber, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, berriro. Hortaz, beste behin bereganatu du lasterketako bigarren etapan, igandean, eskuratutako maillot horia.
Zazpi txirrindularik izan dute jokoan etapa garaipena, eta Le Court izan da azkarrena, FDJ-Suezeko Demi Volleringi gailenduta. Beste ziklista hauek ere izan dira aurretik helmugaratu den multzoan: Van der Breggen, Niewiadoma, Ferrand-Prévot, Gigante eta Rooijakkers.
Euskal txirrindularitzari dagokionez, Laboral Kutxa-Euskadi taldean, Ane Santesteban 39. postuan dabil sailkapen nagusian, Le Courtekiko 11:58ra, Usoa Ostolaza 56. tokian da, 17:54ra, eta Idoia Erasok 34:58ko atzerapena du.
Ostegunean, mendiko etapa izango da 32. Frantziako Tourrean. Jardunaldia Clermont-Ferranden hasi eta, 123,7 kilometro eginda, Amberten amaituko da. Ibilbidean, lau mendate daude, horietako bat, Col du Beal, lehen mailakoa.
Etapako sailkapena
1 - Kimberley Le Court Pienaar (AG Insurance) 3:54:07
2 - Demi Vollering (FDJ) m. t.
3 - Anna van der Breggen (SD Worx) m. t.
4 - Katarzyna Niewiadoma (Canyon) m. t.
5 - Pauline Ferrand-Prevot (Visma) m. t.
6 - Sarah Gigante (AG Insurance) m. t.
7 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) m. t.
8 - Marianne Vos (Visma) + 0:33
9 - Evita Muzic (FDJ) m. t.
10 - Elise Chabbey (FDJ) m. t.
Sailkapen nagusia
1 - Kimberley Le Court Pienaar (AG Insurance) 15:07:14
2 - Pauline Ferrand-Prevot (Visma) + 0:18
3 - Demi Vollering (FDJ) + 0:23
4 - Katarzyna Niewiadoma (Canyon) + 0:24
5 - Anna van der Breggen (SD Worx) + 0:27
6 - Marianne Vos (Visma) + 0:37
7 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) + 0:45
8 - Sarah Gigante (AG Insurance) + 0:55
9 - Puck Pieterse (Fenix) + 1:04
10 - Cedrine Kerbaol (EF Education) + 1:16

