Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia 2025

Burgosko Itzulia zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en, gaurtik abuztuaren 9ra artean

EITB Media

ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketako bost etapak emango dituzte zuzenean abuztuaren 5etik 9ra artean. Emanaldiak 15:00etan hasiko dira. Burgosko Itzuliak maila handiko parte-hartzaileak izango ditu. Azpimarragarria da Mikel Landa bueltan izango dela, Italiako Giroan izan zuen erorikoaren ostean.

  • Burgosko Itzulia

    Burgosko Itzulia. Argazkia: EITB Media

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte 2025eko Burgosko Itzuliko etapa guztiak, abuztuaren 5etik 9ra artean. Emanaldiak 15:00etan hasiko dira, eta etapa bakoitzeko azken kilometroez gozatu ahalko duzu, bost egunez jarraian.

Lasterketak maila handiko parte-hartzaileak izango ditu. Nabarmentzekoa da Mikel Landa bueltan izango dela, Italiako Giroan izan zuen erorikoaren ostean. Landaz gain, Isaac del Toro Getxoko Zirkuituko irabazlea eta Giulio Ciccone Donostiako Klasikoko garailea han izango dira. Gainera, Egan Bernal kolonbiarrak eta Jay Hindley australiarrak ere parte hartuko dute.

Ikusle gehienak Mikel Landaren zain egongo dira, hari so. Murgiako txirrindularia Burgosko Itzulia birritan irabazitakoa da, 2017an eta 2021ean. Duela bi hilabete, 2025eko Italiako Giroko lehen etapan, erokikoa izanda ornoa hautsi zuen; ordutik lehiatu gabe egon da, eta Burgosen berragertuko da. Arabako txirrindulariarentzat test ona izango da Espainiako Vueltari begira.

Burgosko Itzuliko profilak, hemen.