Frantziako Tourra
Uztailak 13, igandea
2025eko Frantziako Tourraren 9. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Chinon - Chateauroux (174,1 km)
EITB
Etapa laua eta mendaterik gabea izango da, eta, beraz, aurreikuspenak betez gero, txirrindulariak tropelean ibiliko dira eta ihesaldi saiakera gutxi egongo dira.
-
2025eko Frantziako Tourreko 9. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourrak 9. etapa izango du igandean, uztailak 13, Chinonen hasi eta Chateaurouxen bukatuko den 174,1 kilometrokoa.
Etapa laua eta mendaterik gabea izango da, eta, beraz, aurreikuspenak betez gero, txirrindulariek tropelean ibiliko diren eta ihesaldi saiakera gutxi egongo diren etapa aurreikusten da. Hori bai, 24 kilometro egin ostean, tarteko esprint bat egongo da, eta azkarrenak punturen bat urratzen saiatuko dira.
Baten batek aprobetxa dezakeen azken zatiko noranzko aldaketak alde batera utzita, etapa eskuratzeko borrokatuko diren taldeen iritsiera masiboa aurreikusten da.
Etapa EITBn ikusiko dugu, zuzenean; emanaldia 14:40an hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan, berriz, ETB1en.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 9. etapa (uztailak 13, igandea)
Ibilbidea: Chinon-Chateauroux
Distantzia: 174,1 km
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:07 (47 km/h) | 17:17 (45 km/h) | 17:28 (43 km/h)
Mendiko saria: Ez dago


