Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

7. etapa

Pogacarrek irabazi du 7. etapa, eta maillot horia berreskuratu du

EITB

UAEko txirrindularia faboritoen taldeko esprintean nagusitu da, Jonas Vingegaard danimarkarraren eta Oscar Onley britainiarraren aurretik, eta Remco Evenepoel belgikarrak bi segundo galdu ditu.

  • Tadej Pogacar garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

    Tadej Pogacar garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak irabazi du Bretainiako Harresian bukatu den Frantziako Tourreko 7. etapa. Horrela, 19. garaipena eskuratu du Tourrean, edizio honetako bigarrena, eta sailkapen nagusiaren buruan jarri da berriro.

UAEko txirrindularia faboritoen taldeko esprintean nagusitu da, Jonas Vingegaard danimarkarraren eta Oscar Onley britainiarraren aurretik, eta Remco Evenepoel belgikarrak bi segundo galdu ditu.

Pogacarrek 54 segundora du sailkapen nagusian Evenepoel, 1:11ra du Kevin Vauquelin frantziarra eta 1:17ra Vingegaard.

Tropela ziztu bizian atera da hasieratik. 53,7 kilometro egin dituzte lehen orduan, eta handik gutxira osatu da iheslarien boskotea, Garcia Cortina, Geraint Thomas, Baudin, Haller eta Costiou ziklistek tropelari aurrea hartuta.

UAEk ihesaldiaren arrakasta eragoztea erabaki du, tropelaren buruan tiraka jarrita, eta atzean utzi ditu txirrindulari batzuk, Milan, Girmay eta De Lie esaterako, tarteko esprintean maillot berdea eskuratzeko borrokan puntuak lortu ostean.

UAEri Vingegaarden Visma gehitu zaio Bretainiako Harresirako lehen igoeran, baina Vismak ez du agintean jarraitu jaitsieran. Tim Wellensek eta Marc Solerrek erritmoa bizitu dute, eta 30 txirrindulari geratu dira aurrealdean. Evenepoel saiatu da UAEren agintea apurtzen Bretainiako Harresirako bigarren eta behin betiko igoeran, baina ez du lortu.

Narvaez ekuadortarrak bidea erraztu dio Pogacarri, eta esloveniarrak erasoa jo du azken metroetan, etapa irabazteaz gain maillot horia berreskuratzeko.

7. etapako sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 4:05:39

2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) d. b.

3 - ONLEY Oscar (Picnic) + 0:02

4 - GALL Felix (Decathlon) d. b.

5 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.

6 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

7 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) d. b.

8 - NARVÁEZ Jhonatan (UAE) + 0:07

9 - LAURANCE Axel (INEOS) + 0:15

10 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) + 0:21

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 25:58:04

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:54

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) + 1:11

4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:17

5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) + 1:29

6 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:34

7 - ONLEY Oscar (Picnic) + 2:49

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 3:02

9 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 3:06

10 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 3:43