Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

8. etapa

Jonathan Milan esprinterrak bere palmaresa estreinatu du Tourrean

EITB

Txirrindulari italiarrak Wout van Aert belgikarra eta Kaden Groves australiarra gainditu ditu esprintean, eta Tadej Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoari eutsi dio.

1:25
Azken kilometroa. Irudia: EITB MEDIA

Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarrak irabazi du larunbat honetan, esprintean, Wout van Aert (Visma-Lease a Bike) belgikarraren aurretik, Saint-Méen-le-Granden hasi eta Lavel hiriko Espace Mayennen amaitu den 171,4 kilometroko etapa.

Tourraren zortzigarren egunean, txirrindulariak lasai joan dira lehen 90 kilometroetan, Mathieu Burgaudeau eta Matteo Vercher TotalEnergies taldeko frantziarrek ihes egin duten arte. Hala ere, bietako batek ere ez ditu faboritoak kezkatu, eta horien abantailak ozta-ozta gainditu du minutua une batzuetan.

Etapa amaitzeko 12,5 kilometro falta zirenean, lurrera joan dira Tim Merlier (Soudal Quick-Step) belgikarra eta Krists Neilands (Israel-Premier Tech) letoniarra. Tadej Pogacar (UAE Team Emirates-XRG) esloveniarra zegoen azken horren atzean, sailkapen nagusiko lider gisa maillot horia jantzita, baina ondo egin du aurrera.

Sustoa igarota, helmugatik 10 kilometro eskasera, tropelak bi iheslariak neutralizatu ditu, eta esprinta prestatzen hasi da. Milanek Van Aert eta Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) australiarraren aurretik zeharkatu du helmuga, 3 ordu, 50 minutu eta 26 segundoko denbora eginda.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Pogacarrek 54 segundora du Remco Evenepoel belgikarra, 1:01era du Kevin Vauquelin frantziarra eta 1:17ra Jonas Vingegaard danimarkarra.

Etapako sailkapena

1 - MILAN Jonathan (Lidl) 3:50:26

2 - VAN AERTt Wout (Visma) d. b.

3 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

4 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.

5 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

6 - ANDRESEN Tobias Lund (Picnic) d. b.

7 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

8 - DAINESE Alberto (Tudor) d. b.

9 - ALBANESE Vincenzo (EF education) d. b.

10 - FREDHEIM Stian (Uno-X) d. b. 

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 25:58:04

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:54

3 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) + 1:11

4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:17

5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) + 1:29

6 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:34

7 - ONLEY Oscar (Picnic) + 2:49

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 3:02

9 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 3:06

10 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 3:43