Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

11. etapa

Tadej Pogacarrek ez du lesio larririk, Frantziako Tourreko hamaikagarren etapan erorikoa izanda

EITB

Txirrindulari esloveniarra sei kilometro gelditzen zirela jausi da, baina ez du denborarik galdu, aurkariek itxaron baitute. "Hematoma eta urradura batzuk ditu ezker besaurrean eta aldakan, baina, osterantzean, ondo dago", adierazi du UAEko medikuak.

1:25
Tadej Pogacar

Tadej Pogacar UAE taldeko txirrindulariak ez du lesio larririk, 2025eko Frantziako Tourreko hamaikagarren etapan erorikoa izan ostean, asteazkenean, ziklista esloveniarraren taldeak arratsaldeko azken orduan baieztatu duenez. Pogacar sei kilometro gelditzen zirela jausi da, baina ez du denborarik galdu, aurkariek itxaron baitute. "Hematoma eta urradura batzuk ditu ezker besaurrean eta aldakan, baina, osterantzean, ondo dago", adierazi du Adrian Rotunno UAEko medikuak.

Pogacarren taldeak probak egin dizkio txirrindulariari, eta horiek baztertu egin dute garuneko kommoziorik edo hausturarik izatea. 2020ko, 2021eko eta 2024ko Frantziako Tourreko irabazleak, sailkapen nagusiko bigarren sailkatua bera, Uno-X taldeko Tobias Johannessen ziklistaren atzeko gurpilarekin egin du talka, eta erori egin da; galtzadako zintarri batekin hartu du kolpea. Berehala igo da, berriro, bizikletara, eta faboritoen tropelak erritmoa moteldu du, itxaroteko.