Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 24, osteguna

2025eko Tourraren 18. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Vif - Courchevel Col de la Loze (171,5 km)

EITB

Maila bereziko hiru mendaterekin egin beharko diote aurre txirrindulariek mendiko etapa honi.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 18. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 18. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourrak 18. etapa izango du ostegunean, uztailak 24, Vifen hasi eta Courchevel Col de la Lozen bukatuko den 171,5 kilometroko ibilbidearekin. Edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, are gehiago horretara iristeko egin behar izan duten bidea kontuan hartuta.

Maila bereziko hiru mendaterekin egin beharko diote aurre txirrindulariek mendiko etapa honi. Lehen erronka Glandon mendatea izango da, 21,7 km eta % 5,1eko malda. Jaitsi bezain laster, Madeleine mendatea igotzen hasiko dira, beste 19,2 km eta % 7,9ko maldarekin. Azkenik, Loze gainean (26,4 kilometroko igoera eta % 6,5eko malda) erabakiko da etapako irabazlea.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 13:35ean hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 18. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourraren 18. etapako profila. Irudia: A.S.O.

GLANDON

Glando mendatea. Irudia: A.S.O.

Glando mendatea. Irudia: A.S.O.

LA MADELEINE

La Madeleine mendatea. Irudia: A.S.O.

La Madeleine mendatea. Irudia: A.S.O.

LA LOZE

La Loze mendatea. Irudia: A.S.O.

La Loze mendatea. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 18. etapa (uztailak 24, osteguna)

Ibilbidea: Vif-Courchevel Col de la Loze

Distantzia: 171,5 km

Hasiera-ordua: 12:10

Amaiera-ordua: 17:12 (35 km/h) | 17:28 (33 km/h) | 17:30 (31 km/h)

Mendiko saria: Col du Glandon (Maila Berezia), 62,3. kilometroan; Col de la Madeleine (Maila Berezia), 104,6. kilometroan; Col de la Loze (Maila Berezia), 171,5. kilometroan