Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Gaurko etapa

2025eko Tourraren 20. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Nantua-Pontarlier (184,2 kilometro)

EITB

Etapa honetako profil menditsuak aukera emango die txirrindulari indartsuenei ihes egiteko, eta Portarlierren bakarka edo talde txiki batean balentria egiteko.

  • 2025eko Tourraren 20. etaparen profila Irudia: ASO

    2025eko Tourraren 20. etaparen profila Irudia: ASO

2025eko Frantziako Tourrak 20. etapa izango du gaur, larunbata, Nantuan hasi eta Pontarlierren bukatuko den 184,2 kilometroko ibilbidearekin.

Frantziako Tourraren azken-aurreko etapa, uhindun etapa gisa sailkatua (hilly) eta 2900 metroko desnibel metatuarekin, 185 kilometroko ibilbide aproposa izango da Pontarlierrera bidean ihesaldiak egiteko. Parisera heldu aurretik, ezustekoak gerta daitezkeen azken mendiko etapa da.

EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en eta ETB4n, emanaldia 14:15ean hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

20. etapa, uztailak 26, larunbata: Nantua-Pontarlier (184,2 kilometro)

2025eko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 20. etapa (uztailak 26, larunbata)

Ibilbidea: Nantua-Pontarlier

Distantzia: 184,2 km

Hasiera-ordua: 12:05

Amaiera-ordua: 16:12 (47 km/h) | 16:23 (45 km/h) | 16:35 (43 km/h)

Mendiko saria: Col de la Croix de la Serra (3. maila), 24,7. kilometroan; Cote de Valfin (4. maila), 45,1. kilometroan; Cote de Thesy (2. maila), 121,6. kilometroan; Cote de Longeville (4. maila), 160,1. kilometroan