Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 27, igandea

2025eko Tourraren 21. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Mantes-la-Ville-Eliseoko Zelaiak (132,3 km)

EITB

Tourra Eliseoko Zelaietan aurrenekoz amaitu zenetik 50 urte bete direnean, lasterketa, berriro ere, Parisen amaituko da, 2024an ez bezala. Txirrindulariek, azken zatian, hiru aldiz igoko dute Cote de la Butte Montmartre laugarren mailako mendatea.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 21. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 21. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 21. etapa uztailaren 27an jokatuko dute, igandez; Mantes-la-Villen hasi eta Parisko Eliseoko Zelaietan amaituko da, eta 132,3 kilometroko ibilbidea izango du. Txirrindulariak 16:10ean abiatuko dira, eta antolatzaileen aurreikuspena da lasterketa 19:26tik 19:45era bitartean bukatzea. Tourra Eliseoko Zelaietan aurrenekoz amaitu zenetik 50 urte bete direnean, lasterketa, berriro ere, Parisen bukatuko da, 2024an ez bezala; izan ere, duela urtebete probak Nizan izan zuen amaiera.

Egia esan, orain arteko ekitaldiekin alderatuta, 112. Frantziako Tourreko azken etapan, Pariskoan, hainbat igoera puntuagarri izango dira. Hain zuzen ere, txirrindulariek, azken zatian, hiru aldiz igoko dute Cote de la Butte Montmartre laugarren mailako mendatea. Aurretik, laugarren mailako mendate hauek ere igo beharko dituzte: Cote de Bazemont, eta Cote du Pave des Gardes.

Zale guztiek ondo baino hobeto dakitenez, Eliseoko Zelaietan irabazteak ospe handia dakar. 1975ean, Walter Godefroot belgikarrak eskuratu zuen garaipena, helmuga lehenengo aldiz bertan izan zela. Nabarmentzeko modukoa da nola Bernard Hinaultek, 1979an, maillot horia soinean zuela bereganatu zuen garaipena, Parisen; ez du beste inork horrelakorik egin, ordutik.

EITBk zuzenean emango du 2025eko Frantziako Tourreko azken etapa hau, bai eta Parisen egingo duten sari ematearen eta podiumaren ekitaldia ere. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eitb.eus-en eta ETB1en, eta 19:45ean, Euskal Telebistan, ETB4k lekukoa hartuko dio ETB1i.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 21. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 21. etapako profila. Irudia: A.S.O.

COTE DE LA BUTTE MONTMARTRE

Cote de la Butte Montmartrerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 21. etapan. Irudia: A.S.O.

Cote de la Butte Montmartrerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 21. etapan. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 21. etapa (uztailak 27, igandea)

Ibilbidea: Mantes-la-Ville-Paris Eliseoko Zelaiak

Distantzia: 132,3 km

Hasiera-ordua: 16:10

Amaiera-ordua: 19:26 (43 km/h) | 19:35 (41 km/h) | 19:45 (39 km/h)

Mendiko saria: Cote de Bazemont (4. maila), 10. kilometroan; Cote du Pave des Gardes (4. maila), 45,9. kilometroan; Cote de la Butte Montmartre (4. maila), 92,7. kilometroan; Cote de la Butte Montmartre (4. maila), 109,5. kilometroan; Cote de la Butte Montmartre (4. maila), 126,2. kilometroan