Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

21. etapa

Van Aert apart aritu da azken etapa irabazteko, eta Pogacarrek bere laugarren Tourra lortu du

Agentziak | EITB

Van Aertek gurpiletik atera du Pogacar, esloveniarra zain eta muin saiatu da, baina ezin izan du belgikarraren indarra berdindu eta Van Aert bakarrik gailendu da Parisen.

1:36
Podio

Wout van Aert (Visma) belgikarrak garaipen historikoa lortu du Eliseoko Zelaietan, 2025eko Frantziako Tourraren azken etapan. Era berean, Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak laugarren Tourra lortu du.

Ez du erakustaldi berezirik eman aurtengo lehian, baina Vismako txirrindulariak bere hamargarren garaipena lortu du Tourrean, azken txanpan laugarren mailako Montmartreko mendia hiru aldiz igotzea zekarren amaiera paregabean.

Azkenekoan, Van Aertek gurpiletik atera du Pogacar, esloveniarra zain eta muin saiatu da, baina ezin izan du belgikarraren indarra berdindu eta Van Aert bakarrik gailendu da Parisen. Lortzen duen lehena da, Alexander Vinokorovek egin zuenetik.

Sailkapen nagusiko podiuma Jonas Vingegaardek (Visma) eta Florian Lipowitzek (Red Bull) osatu dute, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Etapako sailkapena

1 - Wout van Aert (Visma) 3:07:30

2 - Davide Ballerini (Astana) + 0:19

3 - Matej Mohoric (Bahrain) d. b.

4 - Tadej Pogacar (UAE) d. b.

5 - Matteo Jorgenson (Visma) + 0:26

6 - Matteo Trentin (Tudor) + 0:38

7 - Arnaud de Lie (Lotto) + 1:14

8 - Kévin Vauquelin (Arkéa) d. b.

9 - Mike Teunissen (Astana) d. b.

10 - Dylan Teuns (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Pogacar Tadej (UAE) 76:00:32

2 - Vingegaard Jonas (Visma) + 4:24

3 - Lipowitz Florian (Red Bull) + 11:00

4 - Onley Oscar (Picnic) + 12:12

5 - Gall Felix (Decathlon) + 17:12

6 - Johannessen Tobias Halland (Uno) + 20:14

7 - Vauquelin Kévin (Arkéa) + 22:35

8 - Roglic Primož (Red Bull) + 25:30

9 - Healy Ben (EF Education) + 28:02

10 - Jegat Jordan (TotalEnergies) + 32:42